• Miguel Lopez de Legazpiren inguruko liburuxka kalean!

    Zumarragako seme maitearen inguruko liburuxka eskuratu dezakezue KKinZona presente dagoen gune/elitaldietan 2€ ziztrinen truke. Inguruotakoa ez denak interesik izanez gero, jarri gurekin harremanetan! Aurkezpeneko Otamotzen kronika: Argian albistea: Prentsaurrekoa ikusteko:

    Read More

  • ‘Napardeath’ filma GazteleKUn

    Lehen lehendakari ez-nazionalista izendatzean berpiztu zen Zumalakarregi zonbia, eta Eusko Alderdi Banpiroa garaitu behar izan zuen gero. Ataun of the Dead eta Joxean’s Hil Eben filmen ondoren, trilogia itxi du Katihotsak logiak. Pertsonaia bat gehiago batu da Nafarroako Erresumako tronuaren demara: Antso Azkarra momia berpiztu du Ezker Abertzaleak, Napardeath pelikulan. Aurreko bi filmen moduan, Urretxu-Zumarragako […]

    Read More

  • FITS taldearen kanta berria primizian entzungai!

    FITS Urretxu-Zumarragako talde beteranoak diska grabatu berri du Bonbereneako estudioan Karlos Osinaga “Txap”-ekin. Diskaren grabazio, nahasketa eta masterizazioaz arduratzeaz gain, ekoizpen lana ere egin du Lisabo taldeko kittar-joleak. 5 kantu zorrotz eta zuzenez osatutako diska mardulari “Zaurgarriari” izena eman diote. “Zaurgarri hitzak bi adiera ditu: zauria jasan dezakeena eta zauria egin dezakeena. Biak hitz berberak […]

    Read More

  • Beasaingo institutuko ikasleen lanak!

    Beasaingo institutuan Irudia eta Soinua izeneko ikasgaia eskaintzen dute eta bertako ikasleek nahiko abilezia badute irratirako piezak osatzerako orduan. Horren isla dira hemen entzungai dituzuen hamar saio labur hauek, beraiek klasean sortu dituztenak Etorkizunean KKinZonan entzun ahal izango ditugu agian, nork daki? Ateak irekita izango dituzte, hori seguru. 1) Ordizi futbolaria 2) Julen futbol jokalaria 3) Heriotza […]

    Read More

  • “Gure sor lekua” filma musikatuko du Paxkal Irigoyenek

    Astearte arratseko 21:30etan zita ederra Urretxu-Zumarragako Gaztetxean. “Gure Sor Lekua” lehen euskarazko filma omen, estreinatu eta bereala ordea, filma galdu egin zen eta 50 urte geroago aurkitu zuten Parisen kopia bat. Soinua galdua zuen ordea, paradoxa ederra; lehen euskarazko filma euskara gabe! Lasai ordea, izan ere Paxkal Irigoyen Baxenafartarrak zuzenean musikatuko du lehen euskal film […]

    Read More

  • KKinZona Goiberrin

    KKinZONAko kide den Anne Zufiaur Goiberrin elkarrizketatu dute. Ikusi goiberri.eus «Norbera da gakoa: guk ongi pasatzen badugu, entzulea ere dibertituko da» KKinZona Urretxu-Zumarragako irrati libreak ahots eta saio berriekin hasi du aurtengo denboraldia. Tartean, Komunikazio gradua amaitu berri duen Anne Zufiaurrek (Zumarraga, 1996) gidatutako Aittu Zank programa. Zer dago aditzeko? Aittu Zank patroirik gabeko umorezko […]

    Read More

  • HITZEN LIHOA bueltan da!

    Musika letrei buruzko irratsaioak ostegunean hasiko du denboraldi berria. Badakigu entzule, uda luze egin zaizula HITZEN LIOA HIRUTAN irratsaio berririk entzun gabe. Lasai, bueltan baikatoz KKinZonako hitzen interpretazio zentroko kideak. Indarberrituta eta gogotsu zuei beste hamaika irratsaio eskaintzeko asmoz. Hasteko, bi berrikuntzarekin. Baga, izen aldaketa. HITZEN LIOA HIRUTAN izatetik HITZEN LIHOA izatera pasa gara. Biga, […]

    Read More