FITS taldearen kanta berria primizian entzungai!

FITS Urretxu-Zumarragako talde beteranoak diska grabatu berri du Bonbereneako estudioan Karlos Osinaga “Txap”-ekin. Diskaren grabazio, nahasketa eta masterizazioaz arduratzeaz gain, ekoizpen lana ere egin du Lisabo taldeko kittar-joleak.

5 kantu zorrotz eta zuzenez osatutako diska mardulari “Zaurgarriari” izena eman diote. “Zaurgarri hitzak bi adiera ditu: zauria jasan dezakeena eta zauria egin dezakeena. Biak hitz berberak adierazten ditu. Eta nori zergatik? Edonor izan gaitezke zaurgarri, beraz, edonor garen guztioi zuzendutako mezua da. Horretaz gain, kantu guztietan hitz egiten da, zeharka bada ere, zauriez.” kontatu digute Fits-eko kideek.

Hitz guztiak beraienak dira Succiona abestia izan ezik, hau Julen Garraldak Fits-ekin elkarlanean sortutako lirika baita. Fucking Fly berriz KU zaharrean oinarritutako kantua da, Urretxuko Gaztelekuko istorio bat. “badu garai hari erreferentzia egiteko nahia. Norberak bere burua ezagutzeko izandako aldi horri egindako letra da.” esan digute Fits-ekoek (Ahotsa Enrike, baxuan Aitor, gitarrekin Joseba eta Edu, eta baterian Xabi.)

Laranja Agentea abestiari buruz ez dugu ezer kontatuko, KKinzona irratiak esklusiban aurrerapen kanta gisa eskaintzen baidizue.

Izan ere, KKinzona egunean, maiatzaren 11n aurkeztuko dute lehen aldiz publikoaren aurrean Zaurgarriari diska. Diska fisikoki eskuratzeko aukera ere izango delarik. Urretxu-Zumarragako Gaztetxean izango da zita 23:00etatik aurrera. Ez galdu! Gozatu!

00:00
00:00
Empty Playlist