‘Napardeath’ filma GazteleKUn

Lehen lehendakari ez-nazionalista izendatzean berpiztu zen Zumalakarregi zonbia, eta Eusko Alderdi Banpiroa garaitu behar izan zuen gero. Ataun of the Dead eta Joxean’s Hil Eben filmen ondoren, trilogia itxi du Katihotsak logiak. Pertsonaia bat gehiago batu da Nafarroako Erresumako tronuaren demara: Antso Azkarra momia berpiztu du Ezker Abertzaleak, Napardeath pelikulan.

Aurreko bi filmen moduan, Urretxu-Zumarragako gaztetxean aurkeztuko du Katihotsakek Napardeath lana. Bihar izango da emanaldia, ekainaren 11n (asteartea), 20:00etan. Logiako kideek filma aurkeztu eta proiektatu ondoren, mokadutxo bat jateko aukera egongo da.

Emanaldirako prestatzeko, trilogiako lehen bi filmak proiektatuko dira gaztetxean gaur arratsaldean: Ataun of the Dead eta Joxean’s Hil Eben, 19:00etatik aurrera. Dena den, bi maisulanak sarean daude ikusgai:

00:00
00:00
Empty Playlist