• Tourraren emankizuna KKinZonatik

    Asteazken honetan, hilak 25, arratsaldeko 15:00tatik aurrera Tourreko 17. etapa eskainiko dizuegu zuzen zuzenean KKinZona irratitik! Doping kontuengatik zigortuta dauden bi ziklo-kaxetari izango dira Barrenkale 11terdiko estudioan eta sasi ordeka naiz pendizetatik hainbat berri emaile aditurekin kontaktatuko dugu urrutizkinaren bidez. Sorpesaren bat edo beste ere izanen dugu. Beraz, jantzi mailota, hartu arnasa sakon eta ireki […]

    Read More

  • Zumarragako txosnak 2018

    Konturatu orduko, gainean ditugu Zumarragako jaiak. Prestakuntza guztiak amaituta, 20:00etan emango die hasiera aurtengo jaiei Txosna Batzordeak, eta egitarau zabala prestatu du datozen egunetarako. Iazko moduan, Egun Morearekin hasiko dira festak: Zurigain batukadaren laguntzarekin, herriari buelta emango dio manifak eraso matxistak salatu eta txosnagunea gune askea dela aldarrikatzeko. Bukatzean, txosnetan, ekitaldi feministarekin emango da aurtengo […]

    Read More

  • Arazo desberdinek direla eta ezin dugu gure orritik emititu, KKinzona irratia zuzenean entzuteko: http://streamingv2.shoutcast.com/Kkinzona Aitona! Amona! Entzun KKinZona!!  

    PlayPlay

    Read More

  • KKinZona Eguna 2018

    KKinZona egun paregabea iznago dugu datorren larunbatean, Apirilak 14, Zumarraga-Urretxuko Gaztetxean. Egitarau oparoa eta ondo pasatzeko gogo itzela. Egitaraua: *19:00tan Fanzinearen ale berriaren argitalpena *Ondoren Afari merienda. Sukaldari onenek prestaturiko denetariko zizka-mizkak. DJ Entrepeneur-ek tartea giroturik. *Gauean Kontzertuak: FUSIBLE (Kraut-Punk, Ziburu): Beraien bandcamp-a. DRUMKOPTERS (Surf Punk, Gipuzkoa): London-en jotako kontzertu bateko bideoa *Festa amaitzeko WAKEO […]

    Read More

  • Aupa gaztiak! Gogoratu fanzinerako zuen testu eta irudiak bidaltzeko ASTE BETE besterik ez duzuela! Hitzartutako hainbat ekarpenen zain gaude oraindik, ez ahaztu badakigula non bizi zareten eta zuen ordutegiak ere kontrolatzen ditugula. Animo eta egurra!

    Read More

  • kaixo 2018 lehen zatia

    aurtengo urte zaharreko irratxaioa nun musika irratikidide eta lagun ezagunen agurrak izan ditugu, baita ere kkerioakeko kidek zuzenean izan ditugu kampaikadadak iparriguire plzatik eman ditugu zuzenean eta baita ere mahatxak zuzenean jan ditu julen iraola polifaceticoa izan degu gurekin urte zaharra pasatzen ere . Un dos tres lehiaketan parte hartu degu urteko desioak aiatu ditugu […]

    Read More

  • kaixo 2018

    kaixo kk inzona entzule gogoratu iganden urteroko legez mahatsak jango ditugula gaueko hamaiketatik Aurrera saio berezi baten ta aurten itzela IZANGO DA GURE HEROIAK  gain umorea jolasa musika jokuak dj espuela ta gonbidatu bereziak ez galdu gurekin piztu kk inzona 31 gauean ez zara ezta mugituko  

    Read More

  • KKinZonak Boikota jasan du!!

    Aurreko astean eman genuen berria: Haizeteen erruz KKinZona irratiak mendian duen antena erori zela aipatu bagenuen ere, ikerketa sakon baten ondoren, gizakiak egindakoa dela ondorioztatu dugu. Hipotesi ezberdinak eskuartean baditugu ere oraindik ez gaude ziur zein edo zeintzuk izan diren egile materialak ezta zein helbururekin ere. Hala ere, berriz diogu, argi dugu BOIKOT-a izan dela. […]

    Read More

  • Sortu Dira Besteak 2017

    KKinzona Irratiaren eta Urretxu-Zumarragako GazteleKUaren eskutik: Sortu Dira Besteak jaialdiaren edizio berri bat egingo dugu abenduaren 29an, 19:00etan, Zumarragako Zelai-Arizti aretoan. Beste behin ere “besteak” jada sortu direla aldarrikatu nahi dugu eta Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako kantugile gazteekin osatu dugu emanaldia. Batez ere oholtza txikietan diharduten kantariak Zumarragako areto dotorean ariko dira. Eta ezagutzen […]

    Read More