Sortu Dira Besteak 2017

Sortu Dira Besteak 2017

KKinzona Irratiaren eta Urretxu-Zumarragako GazteleKUaren eskutik:

Sortu Dira Besteak jaialdiaren edizio berri bat egingo dugu abenduaren 29an, 19:00etan, Zumarragako Zelai-Arizti aretoan.

Beste behin ere “besteak” jada sortu direla aldarrikatu nahi dugu eta Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako kantugile gazteekin osatu dugu emanaldia. Batez ere oholtza txikietan diharduten kantariak Zumarragako areto dotorean ariko dira. Eta ezagutzen ditugunok, tabernetan, gaztetxetan edo txosnetan entzun ditugunok, badakigu kontzertu bikaina eskeiniko digutela.

Plinio Garum eta Beronika Wet-ek aurkeztuta, honako artistak izango dira oholtzan: Xendarineko Ahizpak (Urepele) Hatxe (Errenteria) Mikel Uraken (Bilbo) Seitan (Garazi) Errime (Azpeitia-Zarautz) Eneritz Furyak (Irun)

Sarrerak 18:00etatik aurrera salduko dira Zelai-Ariztiko txarteldegian.

Prezioa: 10 € soldatadunentzat eta 5€ soldatagabeentzat.

00:00
00:00
Empty Playlist