Miguel Lopez de Legazpi. Urrea, ohorea eta ebangelioa sarean irakurgai
Balendin Dramonek idatzia, kkinzona irratiak ekoitzia. Miguel Lopez de Legazpi Zumarragarraren ibiliak perspektiba berri batetik. Hemen duzue irakurgai (klikatu irudian)
Balendin Dramonek idatzia, kkinzona irratiak ekoitzia. Miguel Lopez de Legazpi Zumarragarraren ibiliak perspektiba berri batetik. Hemen duzue irakurgai (klikatu irudian)
Gaur Egur irratsaio bikainaren denboraldi berria hasiko dugu datorren astelehenean, Urriak 7, arratsaldeko 7etan. Berrikuntza ugari ditugu aurtengo urterako, kide berri bat ere bai. Adi!! Aurten ordutegi berrria, astelehenero 7etan.
Datorren ostegunean kontzertua Eltzekondo kolektiboaren eskutik: SPELTERINI Nantesetik datorkigun taldea da, Papier Tigre eta Chausse-Trappe bezalako taldeetan aritutako jendearekin osatua. Maria Spelterini funanbulistaren omenez hautatu dute izena, beti mugan eta tentsioarekin jolasean aritzen baitira. This Heat, Swans edo Eliane Radigue bezalako taldeak aipatzen dituzten beraien musika deskribatzerakoan. RASTREJO José Guerrero lagun zaharraren bakarkako proiektua da. […]
2018ko abenduaren 1ean ospatu zen jaialdiko bideoa duzue hemen, kasu hontan Urretxu-Zumarragako Samba Dzanga taldearen moldaketa. Mikel Laboari omen!
Hau aurrerapen kantua duzue. Ostiralean (2019-09-13) diska aurkezpena gaueko 10etan Urretxu-Zumarragako Gaztetxean Badok.eus atariaren eskutik.
Datorren ostiralean, irailen 13an KKinzonaren “edizioak” sailak diska bat aurkeztuko du Urretxu-Zumarragako Gaztetxean. Pasa den urteko abenduaren 1ean, Mikel Laboaren heriotzaren urtemugan, Urretxu-Zumarragako zenbait taldek eta bakarlarik Laboaren kanta bana prestatu eta zuzeneko ederra eskaini zuten Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Kontzertu haren audioa jasota geratu zen eta ilabete luzeak behar izan diztuzten arren, talde bakoitzak […]
Txost! eta Trigger taldeak zuzenean ariko dira Zumarraga Urretxuko Gaztetxean datorren astelehenean, uztailaren 29an, atsaldeko 7tatik aurrera. Eguraldi ona badago kontzertua kanpoan izango da. Trigger Trigger taldea New Yorkeko Brooklin auzotik dator, Donostiko Jazz jaialdian aritu eta pare bat kontzertu gehiago eskeiniko dituzte Euskal Herrian. Trash metal inprobisatua jorratzen dute eta John Zorn, Marc Ribot, […]