• Karrozak eta faxistak (eta II)

    Atzo gure blogean karrozetako eraso faxistaz ZUGAren iritzia plazaratu ostean, Urretxuko Udalak sare sozialen bidez zabaldutako prentsa oharra irakurri, eta ezin izan dugu aipatu gabe utzi. Arduragabea bezain lotsagarria iruditzen zaigu astelehen gaueko gertaeraz «acto vandálico» gisa hitz egitea. Eraso faxista bat desitxuratzeko saiakera bat besterik ez da, arazoari garrantzia kenduz ahal bezain azkar ahaztu […]

    Read More

  • Karrozak eta faxistak

    Amorruz ekin diogu egunari gaurkoan. Berehala zabaldu da aurtengo Urretxuko Euskal Jaietan irtetekoak diren karrozei gauez egindako eraso koldarra. Material lapurreta, txikizioak eta pintaketak: Viva España eta Viva Franco. Esan bezala, amorruz hartu dugu berria Urretxu eta Zumarragako gazteok, ez ordea harriduraz. Izan ere, joera faxistako ekintzak gero eta ohikoagoak dira gurean. Horren aurrean, erantzutea […]

    Read More

  • Okupazio Jardunaldiak maiatzaren 4 eta 5ean

    Okupazio jardunaldiak egingo ditugu maiatzeko lehen asteburuan Urretxu Zumarragako gaztetxean. Maiatzaren 4ean, ostiralean, Errekaleor, Iruñeko Maravillas eta Urretxuko Santa Kutz-en arteko mahai-inguruarekin ekingo diogu bi egunez luzatuko den egitarauari. Afari pasarea egin ostean Santa Kutz bertako kideek girotuko dute gaua. Larunbatean arratsaldeko 18:00etan izango da zita gaztetxean, hitzaldi batekin oraingoan. Okupazioa, langile klasearen borrokarako lanabes […]

    Read More

  • Otsaileko ZineKU: otso bakartiak

    Otsailean bete-betean sartuta, hilaren etimologiak eman digu datorren ZineKU zikloarentzako gaia: otsoak. Baina ez edonolakoak, hedabideeten (terrorismoari lotuta, batez ere) bolo-bolo dabiltzan otso bakartiak baizik. Inongo egituraren mende egon gabe haien bidea egiten dutenak; filmetara ekarrita, pertsonaia bakartiak, harriskutsu bezain karismatikoak. Hemen otso hileko laurak: Taxi Driver (Martin Scorsese, AEB, 1976) La tourneuse de pages […]

    Read More

  • Blai Gazte Telebistaren estreinaldi mundiala

    2016ko abenduko Gazteraiki topaketetan jarri zuen lehen hazia Blai Gazte Telebistak, eta ordutik buru-belarri lanean aritu ondoren, Euskal Herriko gazteon ordenagailu eta mugikorretan izango da laster ikusgai telebista saio gazte eta freskoa. Igandean, hilaren 14an izango da estreinaldi mundiala, 20:00etan. Blai Gazte Telebistaren YouTube kanalean eta Topatun izango da ikusgai lehenengo saioa, eta hainbat herri […]

    Read More

  • Urtarrileko ZineKU: familia

    Bi asteren bueltan familia urte osoan zehar baino gehiago elkartzen den garaia atzean utzita, familiari berari begira jartzeko tartea hartuko dugu urtarrileko ZineKU zikloan. Batzuk desiatzen egoten dira denak mahaiaren bueltan elkartzeko, beste batzuek eseri orduko alde egin nahi izaten dute… Familia elkartzen denean, edozer gerta liteke. Hemen urteko lehen lau familiak: Kynodontas (Yorgos Lanthimos, […]

    Read More

  • Abenduko ZineKU: musikalaren defentsan

    Urriko Iraultzaren mendeurrenaren inguruko zikloaren ostean, genero konkretu baten bueltan bildu dugu abenduko film sorta: musikala. Ados, inori ez zaizkio musikalak gustatzen… Produkzio handiko musikal kaskarrak ikustera ohituta gaudelako akaso, baina badira generoa bera duintzen duten lan batzuk ere. Honatx abenduko hirurak: Velvet Goldmine (Todd Haynes, AEB, 1998) The Rocky Horror Picture Show (Jim Sharman, […]

    Read More

  • Josi aliantzak, eten postureoa

    Larunbatean, azaroaren 25ean, indarkeria sexistaren kontrako eguna da, eta Urola Garaiko Koordinadora Feministarekin elkarlanean, egun osorako egitarau aparta prestatu dugu. Goizean elkartuko gara Gaztetxean, eta egoeraren aurrean ezinbestekoa den umoreari helduko diogu Pamela Palenciano komunikatzailearen No solo duelen los golpes monologoaren proiekzioarekin. Gurera etorrita, emakume gazteok jasaten dugun indarkeria sexistaren inguruko hausnarketa saio bat egingo […]

    Read More

  • 3 goierritar kartzelaratze arriskuan

    2017ko martxoak 11 (Iruñea) «Errepresioaren aurrean autodefentsa» lemapean burututako manifestazioan Oreretako 4 gazte atxilotu zituzten. Iruñean hasi zen epaiketa, baina Madrilera bidali zuen kasua epaileak. Auzitegi Nazionaleko Lamela epaileak Oreretako 4 gazte horietatik 3 espetxera bidali zituen (bestea adin txikikoa zen). Altsasuko kasuan bezala, Lamela epaileak terrorismo zantzuak antzeman zituen. 2017ko urria Martxoak 11ko manifatik […]

    Read More

  • Azaroa ere, gorri (II)

    Sobietar Iraultzaren mendeurrena ospatzen jarraitzen dugu. Hilabeteari hasiera eman zion ekitaldia iragarri genuenean, zin egin genuen ekimen gehiago ere antolatuko genituela azaroan zehar, eta hemen gatoz aste honetarako bertarako proposamen dotore batekin. Ostiralean, hilaren 17an, arratsaldean hasi eta norberak etxera joateko ordua iritsi zaiola erabaki bitartean, izango da zer ikusi Gaztetxean. 19:30an ekingo diogu jardunaldiari […]

    Read More