Blai Gazte Telebistaren estreinaldi mundiala

2016ko abenduko Gazteraiki topaketetan jarri zuen lehen hazia Blai Gazte Telebistak, eta ordutik buru-belarri lanean aritu ondoren, Euskal Herriko gazteon ordenagailu eta mugikorretan izango da laster ikusgai telebista saio gazte eta freskoa. Igandean, hilaren 14an izango da estreinaldi mundiala, 20:00etan.

Blai Gazte Telebistaren YouTube kanalean eta Topatun izango da ikusgai lehenengo saioa, eta hainbat herri eta auzotako eragileok ere bat egin dugu emanaldiak egiteko deialdiarekin. Hala, igandean gaztetxean elkartuko gara Blai Gazte Telebistaren aurreneko saioa elkarrekin ikusteko: Mahai gainera du izena eta, lehen saio horretan, drogen gaia jorratuko dute hiru gaztek mahaiaren bueltan.

Jarraitu Blai Gazte Telebista Twitter-en, Facebook-en eta Instagram-en, eta animatu igandeko emanaldira!

00:00
00:00
Empty Playlist