Otsaileko ZineKU: otso bakartiak

Otsailean bete-betean sartuta, hilaren etimologiak eman digu datorren ZineKU zikloarentzako gaia: otsoak. Baina ez edonolakoak, hedabideeten (terrorismoari lotuta, batez ere) bolo-bolo dabiltzan otso bakartiak baizik. Inongo egituraren mende egon gabe haien bidea egiten dutenak; filmetara ekarrita, pertsonaia bakartiak, harriskutsu bezain karismatikoak. Hemen otso hileko laurak:

Travis Bickle taxi gidariaren ulua izango da hileko lehena: Vietnamgo Gerrako beteranoak New Yorkeko gaueko bizitza dekadentea erakutsiko digu Martin Scorseseren film klasikoan. Mélanie Prouvost piano-jotzailea da bigarren protagonista: kontserbatorioko presidentearen jarrerak piano ikasketarik gabe utzi eta 10 urtera presidentearen beraren orri pasatzailea bilakatuko da, mendekuaren zain, thriller psikologiko europar zorrotz batean. Jef Costello da hurrengo film europarreko izarra, soldatapeko hiltzaile perfekzionista. Zine beltzaren erakustaldia Jean-Pierre Melvilleren eskutik, inoiz harrapatzen ez duten hiltzaile baten beherakada. Asiara salto eginda, Hego Koreako izen handiko zuzendari baten lanarekin agurtuko dugu otsaila: Lee Geum-ja da protagonista, egin ez zuen hilketa batengatik 13 urteko zigorraldia bete baitu espetxean. Espetxetik atera ondoren, benetako hiltzailearen bila joango da mendekua hartzeko. Park Chan-wooken Mendekuaren trilogia-ko azken filma (Sympathy for Mr. Vengeance eta Oldboy-ren atzetik).

Asteazken gauero 22:00etan gaztetxean. Jatorrizko hizkuntzan, euskarazko (Taxi Driver, Le Samouraï) eta gaztelaniazko azpitituluekin.

00:00
00:00
Empty Playlist