Amorruz ekin diogu egunari gaurkoan. Berehala zabaldu da aurtengo Urretxuko Euskal Jaietan irtetekoak diren karrozei gauez egindako eraso koldarra. Material lapurreta, txikizioak eta pintaketak: Viva EspaƱa eta Viva Franco.
Esan bezala, amorruz hartu dugu berria Urretxu eta Zumarragako gazteok, ez ordea harriduraz. Izan ere, joera faxistako ekintzak gero eta ohikoagoak dira gurean.
Horren aurrean, erantzutea beste aukerarik ez dugu.
Epe laburrean, ekintza horiekiko zein horiek egiten dituztenekiko inongo tolerantziarik ez erakutsiz, beti erantzunez. Halako jarrerak salatuz, sarean, lagunartean, eta, batez ere, kalean.
Epe luzeagoan, gure auzo eta herrietako asanbladetan parte hartuz, faxismoari nahiz herriari egindako eraso orori antolakuntzaz eta borrokaz gain hartuz, ideien guda irabaziz.
Soilik antolatutako herriak zapalduko ditu faxistak.
Ez dira pasako.
Argazkia: Otamotz