Hitzen lioa hirutan

  • HITZEN LIHOA – Hegazkin

    Aspaldiko partez musika letren interpretazio zentroa ireki dugu KKinZona irratian. Bazen garaia! hitzak lardaxkatu gabe hainbeste denbora! kar kar kur. “Isuo” Iosu Isaias Villanueva Castro artista handia izan dugu estudioan lagun, beraien azken proiektuarekin besapean. Alayn Carazo Iturriagarekin batera sortu duten Hegazkin talde bikainaren Haize beltzak (Mukuru, 2021) diska izan dugu aztergai, hain zuzen ere. Aritz Ormazabal […]

    http://kkinzona.eus/wp-content/uploads/2021/07/HITZEN-LIHOA-Hegazkin.mp3

    Read More

  • HITZEN LIHOA – Nizuri Tazuneri II

    Fermuki eta erkin amaitu genuen urtea Nizuri Tazuneriren erritmora mingainak dantzatuz. Aurreko irratsaioan, Trap Hip Hop talde donostiarraren Zazpi (Taupaka, 2018) diskako lehen zazpi abestiak entzun, irakurri eta aztertu genituen. Eskura duzun irratsaio honetan aldiz, hurrengo zazpi abestiak: 8.- Ardura. 9.- Sumindura. 10.- Sosegu. 11.- Inbidia. 12.- Enpatia. 13.- Harrokeri. 14.- Umiltasun. Fite izanen duzue […]

    http://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2020/01/hitzen-lioa-nizuri-tazuneri-II.mp3

    Read More

  • HITZEN LIHOA – Nizuri Tazuneri

    Garki bezain sutsuki, linboan denboraldi bat igaro ostean. Nizuri Tazuneri trap talde berritzailea izan da protagonista HITZEN LIHOAn. Zazpi (Taupaka, 2018) diska kontzeptualaren lehen zazpi abestiak entzun, irakurri eta aztertu ditugu. Hauxe zerrenda: 1.- Lizunkeri. 2.- Begirune. 3.- Sabelkeri. 4.- Neurritasun. 5.- Zuhurkeri. 6.- Eskuzabaltasun. 7.- Nagitasun. Hurrengo saioan diskako 8. abestitik 14. abestira. KKinZona […]

    http://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2019/11/hitzen-lihoa-Nizuri-Tazuneri.mp3

    Read More

  • HITZEN LIHOA – Iñigo Muguruza

    Musika eta hitzen batuketak txoratzen gaitu HITZEN LIHOA kideak. Aste honetan Iñigo Muguruzaren errepertorio zabalean murgildu gara. Musikari irundarrak hainbat talde bikainetan parte hartu zuen. Aukeraketa zehatz bat egin ostean, hainbat kantu-letra irakurri, aztertu eta entzun ditugu. Hauxe osatu dugun zerrenda: 1.- Bizitza zein laburra den – Negu Gorriak (Ustelkeria, 1996). 2.- Sagarroiak – Sagarroi (Haikuak, […]

    http://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2019/11/hitzen-lioa-Iñigo-Muguruza.mp3

    Read More

  • HITZEN LIHOA – nahasieraren hasiera

    Hitzen ibilaldian, denboraldi berri bati eman diogu hasiera. Denbora luzez isilik egon eta gero, gure mingainak deslotu dira. Hauxe musika letren jardun ireki eta zabala. Etenik gabeko korapiloa gehiago estutuko ote dugu ba? Irakurri, entzun, aztertu, lardaxkatu… Bada, hauxe irratiurte berri honetan osatu dugun HITZEN LIHOA-ko lehen zerrenda: Sarrera: Klak!son – Maggot brain. Kontrabandoz, 2018. https://klakson.bandcamp.com/ […]

    http://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2019/10/hitzen-lioa-nahasieraren-hasiera.mp3

    Read More

  • HITZEN LIHOA – Isuo ta Kezman

    Kaixo musikaxale! Hauxe izan da denboraldi honetako azken HITZEN LIHOA. Beti bezala, saiatu gara korapiloak deslotzen eta lotzen, denon artean hitz eta ideia berriak eraikitzen jarraitzeko. Irratiurteari aio esateko bi gonbidatu berezi izan ditugu KKinZonako estudioan. Isuo ta Kezman artista handiak izan dira protagonista azken liho amaigabe honetan. Beraien, Bihar akaso (Mukuru, 2018) azken diska […]

    http://kkinzona.eus/wp-content/uploads/2019/07/hitzen-lihoa-isuo-ta-kezman.mp3

    Read More

  • HITZEN LIHOA – Pecozza United

    Kaixo letraxale! HITZEN LIHOA irratsaio berri bat entzungai entzule. KKinZonako mikroen bueltan, azken saio hau Pecozza United talde irundarrari buruz izan da. 2016ko Eszeptizismoaren poltronatik diskako abesti-letra guztiak entzun-irakurri-aztertu (lardaxkatu) ditugu. Tartean, abesti batean aipagai den beste abesti bat. Hauxe zerrenda: 1.- Egin irribarre. 2.- Baxoia euskaraz. 3.- Larrepetit. 4.- Bologna ez da plana. 5.- […]

    http://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2019/06/hitzen-lioa-Pecozza-United.mp3

    Read More

  • HITZEN LIHOA – enpatia aski/o da

    Kaixo irratilari! Aspaldiko partez elkartu gara KKinZonako estudioan HITZEN LIHOA berri bat egiteko. Bi lianteok, bina abesti-letra ekartzeko zina egin genuen eta hauxe duzue osatu dugun zerrenda: 1.- LOPE. Lope de Agirre, 2018. Oñati. – Oteiza eta erregeari eskutitza. 2.- Solo pero en control. Fiachras. Hiltzera goaz, 2010. 3.- Zurrumurru, zurrumurru. 100 % Oion. Oiongo […]

    http://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2019/05/hitzen-lihoa-poplurrin.mp3

    Read More

  • HITZEN LIHOA – Joseba Irazoki eta lagunak – Zu al zara? II

    Kaixo entzule! Azken HITZEN LIHOA irratsaioan aurreko saioari eman diogu jarraipena. Joseba Irazoki eta lagunak taldearen Zu al zara? (Bidehuts, 2018) diskako falta zitzaizkigun azken lau abesti-letrak entzun-irakurri-aztertu ditugu. Hauexek, hain zuzen ere: – Salbatzaileak. Hitzak: Beñardo Goietxe. – Enpate batekin aski. Hitzak: Edu Zelaieta. – Zigorra. Hitzak: Xabier Gantzarain. Ikus-entzun altxor bikain hau:   […]

    http://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2019/04/hitzen-lioa-irazoki-eta-lagunak-II.mp3

    Read More

  • HITZEN LIHOA – Joseba Irazoki eta lagunak – Zu al zara?

    Kaixo letrazale! Aspaldiko partez elkartu gara bi lihante KKinZonako estudioan, hizki sopa musikatu berri bat ontzeko. HITZEN LIHOA berri hau Joseba Irazoki eta lagunaken azken diskari buruz izan da. Zu al zara? (Bidehuts, 2018) diskako abesti-letrak izan ditugu entzungai eta aztergai. Hauxe osatu dugun zerrenda: 1.- Lucio eta Durruti (Joseba Irazoki). 2.- Zu al zara? […]

    http://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2019/04/hitzen-lihoa-joseba-irazoki-eta-lagunak.mp3

    Read More

Older Entries

00:00
00:00
    Empty Playlist