HITZEN LIHOA – Hegazkin

HITZEN LIHOA – Hegazkin

Aspaldiko partez musika letren interpretazio zentroa ireki dugu KKinZona irratian. Bazen garaia! hitzak lardaxkatu gabe hainbeste denbora! kar kar kur.

“Isuo” Iosu Isaias Villanueva Castro artista handia izan dugu estudioan lagun, beraien azken proiektuarekin besapean. Alayn Carazo Iturriagarekin batera sortu duten Hegazkin talde bikainaren Haize beltzak (Mukuru, 2021) diska izan dugu aztergai, hain zuzen ere. Aritz Ormazabal Barrios lagun eta irratikidea arduratu da diskaren diseinuaz naiz maketazioaz eta bera ere estudioan izan dugu hitz eta pitz. Denon artean letrak-abestiak irakurri, aztertu eta entzun ditugu arratsalde musikal oparoa ehunduz. Hauxe zerrenda:

1.- Begietan. 

2.- Izar euritsua.

3.- Hondartza.

4.- Lehergailua.

5.- Isilpean nabil orain.

6.- Trantzea amaitzean.

Hegazkin

https://hegazkin.bandcamp.com/

Gozamena izan da guretzat eta espero zuentzat ere horrela izatea. Eskerrik asko Isuo eta Orma! Zuri ere bai entzule hain fidela izateagatik!

Laster arte!

HITZEN LIHOA ez da eten!

00:00
00:00
Empty Playlist