Kaixo entzule!
Azken HITZEN LIHOA irratsaioan aurreko saioari eman diogu jarraipena. Joseba Irazoki eta lagunak taldearen Zu al zara? (Bidehuts, 2018) diskako falta zitzaizkigun azken lau abesti-letrak entzun-irakurri-aztertu ditugu. Hauexek, hain zuzen ere:
– Salbatzaileak. Hitzak: Beñardo Goietxe.
– Enpate batekin aski. Hitzak: Edu Zelaieta.
– Zigorra. Hitzak: Xabier Gantzarain. Ikus-entzun altxor bikain hau: https://www.youtube.com/watch?time_continue=5&v=V-TwwDM42Go
– Dantzarik zailena… zaldi dantza. Hitzak: Beñardo Goietxe.
Bi aste barru arte, belarri!