• KAU KORI KARAOKEA Abenduaren 28an

    Inuxente egunerako plan jatorra proposatzen dizu KKinzona Irratiak. Afaldu eta Kau Kori Kuraren kantutegi zabaletik pieza hautatuak elkarrekin kantatzea. Liburuxkak aterako ditugu abestien hitzekin denontzat. Bertako eta inguruko musikariek parte hartuko dute instrumentuekin. Zatoz eta goza ezazu gurekin!

    Read More

  • Martxoaren 12an Euskal Herria – Donbass Komiteko kide den Jon Kortazar izan genuen Zumarraga Urretxuko Gaztetxean, Gazte Asanbladak gonbidatuta. Ukrainan eta Donbaseen gertatzen ari denari buruz jardun zuen. -Bideoaren egilea: Gotzon Aranburu. *56. minututik aurrera audioa bakarrik.

    Read More

  • Alayn Carazo Iturriaga eta Iosu Isaias Villanueva Castro “Isuo” musikariek osatzen dute Hegazkin, hainbat taldetan aritutakoak: Eyharts, Txost!, MKT, eta abar. Sintetizadoreak, gitarra elektrikoak eta ahotsa erabiliz, musika sendo bezain sentikorra jorratzen dute: pop, trip-hop… Sei kantuko diskoa argitaratu dute, “Haize beltzak” izenekoa, Mukuru kolektiboaren zigilupean. Hemen Zelai Arizti aretoan 2021eko ekainaren 6an eskainitako kontzertuko […]

    Read More

  • Asier Lopez-ek Zelai Arizti kultur etxean 2021-eko otsailaren 16an eskainitako hitzadia duzue bideoan ikusgai. Balentin Tramonek egiten du sarrera. Elkanoren Munduko biraren V. mendeurrena aitzakia hartuta, “Gure” kolonialista eta esklabista historiari errepasoa. Gaur egungo gizartean duen eragina eta beste zenbait kontu izan zituen hizpide. Zumarragako Migel Lopez de Legazpiren inguruan ere zenbait datu eman zituen.

    Read More

  • Hitzaldirako 25 eserlekuak beteta!

    Aforo limitea dela medio “Ez naiz kolonialista, baina…” hitzaldirako 25 lekuak bete egin dira. Hala ere, hitzaldian interesa duenak jakin beza bideoz grabatua kkinzona.eus atarian ikusgai egongo dela asteazkenetik aurrera. Eskerrikasko!

    Read More

  • “Ez naiz kolonialista baina…” hitzaldia Zelai Ariztin

    Astearte karnabalerako planik bai? gure mozorroak erantzi edo janzteko hitzaldi benetan interesgarria antolatu du KKinZona irrati-proiektu komunikatiboak Elkanori Bira ekimenarekin batera. Kolonialismoaren gaiak soka luzea dakar azken urteetan eta Elkanori begiratzeaz gain, Zumarragako plazan bertan hor daukagu tente asko Miguel Lopez de Legazpi kolonialista ankerra. Balentin Dramonek KKinZonarekin batera egin zuen ekarpen biziki garrantzitsua liburuxka […]

    Read More

  • 2020-21 DENBORALDIKO PROGRAMAZIOA

    Kaixo entzule! 2020-21 irrati denboraldiko programazio osatua entzungai duzue online. Oraingoz, zuzenean internetez soilik entzun gaitzakezue. KKinZonako podcastak ere eskura dituzue nahi duzuenean entzuteko. FM-a berrezartzeko gora beherak ditugu antenarekin eta uste baino gehiago ari zaigu kostatzen martxan jartzea. Espero aurki konpontzea arazo logistiko-teknikoak eta gure irratsaioez naiz arrosa sarekoez gozatu ahal izatea irrati aparatuetan. […]

    Read More