2020-21 DENBORALDIKO PROGRAMAZIOA

2020-21 DENBORALDIKO PROGRAMAZIOA

Kaixo entzule!

2020-21 irrati denboraldiko programazio osatua entzungai duzue online. Oraingoz, zuzenean internetez soilik entzun gaitzakezue. KKinZonako podcastak ere eskura dituzue nahi duzuenean entzuteko. FM-a berrezartzeko gora beherak ditugu antenarekin eta uste baino gehiago ari zaigu kostatzen martxan jartzea. Espero aurki konpontzea arazo logistiko-teknikoak eta gure irratsaioez naiz arrosa sarekoez gozatu ahal izatea irrati aparatuetan. Egia esan, faltan botatzen ditugu zuen bozinazoak Barrenkale 11 ondotik pasatzean.

Era berean, jakin irratsaio bat egitea nahi izanez gero KKinZonako ateak parez pare zabalik dituzuela eta gustora asko egingo ditugula aldaketak programazioan. Programazioa ez baita zerbait zurruna, ramegantea eta behin betikoa. Aukera duzu astean behin, hilabetean behin, lantzean behin, egunero, egunean pare bat saio… egiteko. Dastatu eta ziur ez zaizula damutuko! Denok dugu zer entzuna eta noski, zer esana!

Gero arte belarri!

 

00:00
00:00
Empty Playlist