“Ez naiz kolonialista baina…” hitzaldia Zelai Ariztin

“Ez naiz kolonialista baina…” hitzaldia Zelai Ariztin

Astearte karnabalerako planik bai? gure mozorroak erantzi edo janzteko hitzaldi benetan interesgarria antolatu du KKinZona irrati-proiektu komunikatiboak Elkanori Bira ekimenarekin batera.
Kolonialismoaren gaiak soka luzea dakar azken urteetan eta Elkanori begiratzeaz gain, Zumarragako plazan bertan hor daukagu tente asko Miguel Lopez de Legazpi kolonialista ankerra. Balentin Dramonek KKinZonarekin batera egin zuen ekarpen biziki garrantzitsua liburuxka formatuan: https://issuu.com/kkinzonalibrea/docs/miguel_lopez__de_legazpi_urrea_ohorea_eta_ebangeli
Bada, Axier Lopez, Argiako kazetaria eta Elkanori Bira ekimeneko kidea izango dugu hizlari.
Esan bezala, otsailaren 16an 18:30ean izango da hitzaldia Zelai Arizti kultur etxean.
Aforoa mugatua izango da eta bertaratzeko asmoa baduzue, azti ibili eta idatzi kkinzonalibrea@gmail.com helbidera e-mail bat izen abizenekin.
Ondo izan!

00:00
00:00
Empty Playlist