Martxoaren 12an Euskal Herria – Donbass Komiteko kide den Jon Kortazar izan genuen Zumarraga Urretxuko Gaztetxean, Gazte Asanbladak gonbidatuta. Ukrainan eta Donbaseen gertatzen ari denari buruz jardun zuen. -Bideoaren egilea: Gotzon Aranburu. *56. minututik aurrera audioa bakarrik.
kudeatzaile nagusia
Entries By kudeatzaile nagusia
-
-
GAUR EGUR – Benito Agirre
Gaurkoan bi gai jorratu ditugu. Pablo Gonzalez kazetariaren egoera eta II. Mundu Gerran Naizoen kontra borrokatu zen hegazkin eibartar baten bizitza: Benito Agirre.
-
Urre-Zuma Batua: Jon Cadierno
Jon Cadierno (Zumarraga, 1990) da Urrezuma Batua saioko lehen gonbidatua. Ez dago arrazoi bakarra horretarako: Chile, Gasteiz eta Madrilen bizi izan da; klima aldaketaren inguruan lan egindakoa da eta idazlea ere bada. Hiru liburu kaleratu ditu jada, azkena “Silencio” izenekoa. Bertan, alzheimerra zuen bere aitona zenaz idatzi du; memoriaz, zaintzaz, ausardiaz eta aniztasunaz. Horretaz guztiaz […]
-
GAUR EGUR – Lesbosera Iakesekin
Urteko azken irratsaiorako, zerbait berezia egin nahi izan dugu eta aspaldiko laguna den Iakes urretxuarra gonbidatu dugu irratira. Udan Zaporeak elkartearekin Lesbosen egon zen otorduak ematen. Elkarrizketaren amaieran Zaporeaken Zumarraga-Urretxuko sukurtsala antolatzeko deia egin digu Iakes-ek, janari bilketak eta gauza gehiago antolatzeko. Interesa duzuenok idatzi KKinzonako posta elektronikora (info@kkinzona.eus)
-
GAUR EGUR – Bidesariak
Bertan Gaur atalean gure herritik ateratzeko ordaindu beharko dugun bidesari berriari buruz aritu gara. Nazioartean Gaur-en Perura bidaiatu dugu. Gaurko Egunez atalean 1980ko Hernanira bidaiatu dugu eta Sare Sozialetan Egurra banatu dugu Euskaraldiaren harira.
-
GAUR EGUR – Gerra Saharan
Bertan Gaur atalean preso sozialei buruz jardun dugu, Zaballako espetxean 5 preso hil dira 2020an, Euskal Herrian 10 preso hil dira aurten. Nazioartean Gaur atalean Saharara jo dugu, bertan azken hamarkadako gatazka larritu delako. Saharako zatia bakarrik entzuteko klikatu hemen. Gaurko Egunez atalean historiara pasa den urretxuar bat ekarri dugu gogora. Gaspar de Jauregi. Sare […]
-
GAUR EGUR – Biden, sagardotegi biden
Bertan Gaur atalean Fadi Hassan, Euskal Herrian bizi den palestinar sionista eta VOXeko kideari buruz aritu gara Argia aldizkariko Lander Arbelaitzek egindako ikerketa lana oinarritzat hartuz. Nazioartea Gaur-en AEBtako hauteskundeetaz aritu gara. Joe Bidenen kargu hartzea ez ote den Sagardotegi baten izango. Gaurko Egunez atalean Albaniaren independentzia urteurrena baliatuz bere historiari errepaso bat egin diogu. […]
-
GAUR EGUR – Galizar independentismoa
· Bertan Gaur atalean Euskal Preso Politikoen inguruko azken berriak errepasatu ditugu, Iñaki Bilbaoren gose eta egarri greba, Frederic Haranbururen baldintzapeko askatasuna… · Nazioartean Gaurren berriz, Galiziar independentisten aurkako epaiketaz aritu gara eta galiziar abertzaletasunaren historia errepasatu dugu. · Gaurko Egunez atalean Trafalgarko guduaz aritu gara. Baita bertan ibilitako euskaldun ohoretsuez ere. · Sare Sozialetan […]
-
GAUR EGUR – Nagorno Karabakh
Denboraldiko bigarren irratsaio honetan, gai desberdinak jorratu ditugu: Eitb-ren zuzendaritza aldaketa, Nagorno Karabakh-en berpiztu den gerra, Pasoliniren bizitzaren errepasoa eta Kolonbiako Nariño departamentura bisita.
-
BOTERE GUZTIA BIRIBILGUNEEI 01: Hipstertasuna.
Estreineko batzarrean “Hipster” azpikultura garaikidea izan dugu hizpide. Biboteen kontuak bereziki konfrontazioa eragin du.