Jon Cadierno (Zumarraga, 1990) da Urrezuma Batua saioko lehen gonbidatua. Ez dago arrazoi bakarra horretarako: Chile, Gasteiz eta Madrilen bizi izan da; klima aldaketaren inguruan lan egindakoa da eta idazlea ere bada. Hiru liburu kaleratu ditu jada, azkena “Silencio” izenekoa. Bertan, alzheimerra zuen bere aitona zenaz idatzi du; memoriaz, zaintzaz, ausardiaz eta aniztasunaz. Horretaz guztiaz eta beste hainbat kontuz aritu gara etxerako moduko mutil honekin.
Hemen entzun dezakezue berarekin izandako solasaldia:
DESKARGATU Urre-Zuma Batua: Jon Cadierno