MIKEL URAKEN Sortu Dira Besteak jaialdian
Bakarlari Bilbotarrak Sortu Dira Besteak jaialdian parte hartu zuen, lehenengoa izan zen taularatzen eta sarrera ederra eman zion jaialdiari.
Bakarlari Bilbotarrak Sortu Dira Besteak jaialdian parte hartu zuen, lehenengoa izan zen taularatzen eta sarrera ederra eman zion jaialdiari.
Kontzertu gogoangarria bizi izan genuen pasa den ostiralean (2017-12-23) Urretxuko Santa Barbara ermitan. Giro ederrean gozatu ahal izan genuen zuzeneko eder hau, gabon giroan eta eliza baten barnean. Isuo Sasiia eta Ketz bikoteak beren sorkuntza berrien lagin bat utzi ziguten klasiko batzuez mamituriko zuzeneko goxo batean. Gozagarritasunaren gorazarre etengabea dudarik gabe! Hemn duzue elizan grabatutako […]
Oraingoan Zumarragako festetan Txoznen egitarauaren barruan ospatzen den Bixamona Fest jaialdiko audio bat dakarkizuegu. 2017ko uztailak 3an, astelehenean ospatu genuen 9.edizioa, kkinzona irratiak antolatzen duen 9.festa itzel hau. Afaltzeko paella, hanburgesak eta parrilada izan genuen, itzela. Musikak erabat lagundu zuen festa borobiltzen, hemen duzue TRILITRATE hirukote Galiziarraren zuzenekoa, benetan gozagarria.
KKINZONA irratiak egiten duen festa itzela da BIXAMONA FEST. Uztailean egin genuen 9. edizioa eta bertan hainbat taldek jo zuten zuzenean ikusleen gozagarri. Oraingoan Oki Moki Getariarrak dakarkizkizuegu. Gozatu! Badakizue, bideoren bat ikusi nahi izan ezkero jo kkinzona.eus web gunera.
2017ko maiatzaren 5ean ospatu zen Mirentxin egunean Gaztetxean Rukula Usurbildarrak izan ziren egurra partitzen, ona hemen audiyua! kkinzona irratiak grabatua.
10 urte badira Inoreneroni taldea sortu zela eta Kkinzona irratiaren 10. urteurrenerarte itsaron behar izan dugu laukote ero hau GazteleKUan zuzenean ikusteko. KKinzona irratiak hasera haseratik talde honi eman dion kantxarekin gezurra dirudi, baina tira… Giro bikaina, publikoa gainean eta musikariak dena emateko prest, Borrokanek bere kontzertua eskaini, dena desmuntatu, Inorenek berriz muntatu eta prest […]
Apirilaren 29an kkinzona eguna ospatu genuen. Irratiak 10 bete zituen eta festa berezia antolatu nahi genuen. Gaueko plan musikalak ez zuen huts egin, Txost!, Inoreneroni eta post hontan entzun dezakezuen Borrokan boskote Beratarra. Kontzertu bikaina eskaini zuten, edo hala iruditu zitzaigun behintzat, giro aparta sortu baitzen Urretxuko GAzteleKUan. Gozatu ba!
Baztango taldeak kontzertu earra eskaini zuen MusiKUaldia ekimenaren baitan antolatu zen kontzertuan.
Donosti inguruko Jupiter Jon taldea izan genuen Gaztetxean KaleGorrian taldeak antolatuta.
Zarautz eta Zumaiako hirukote instrumentala da Sofa. Modan dago taldea, eszena konkretu batean noski. Gaztetxearen urteurrenean eskaini zuten kontzertua duzue entzungai. Festa itzela izan zen, bai taldea eta baita publikoa ere, 100%era egon ziren. Kontzertu gogoangarria, ahaztezina.