CECILIA PAYNE zuzenean GazteleKUn
Azaroak 25eko kontzertu bat duzue honakoa. Denbora luzez euki dugu gure artxibategietan ontzen. Ona hemen talde Bilbotar honen kontzertua.
Azaroak 25eko kontzertu bat duzue honakoa. Denbora luzez euki dugu gure artxibategietan ontzen. Ona hemen talde Bilbotar honen kontzertua.
Mikel Uraken Urretxuarra dela pentsa dezake batenbatek. Ba ez! Bilbotarra da baina gustoko du Urretxu-Zumarragako eszenatokiak zapaltzea eta pasa den igandean Gaztetxean izan genuen bere diska berria aurkezten. Oraingoan taldearekin gainera, Mikel Urakenen bertsio rockeroa eta astuna eskaintzen. Hona hemen argazki bat, audioa eta bideo koxkor bat. On egin!
Pasa den igandean kontzertu ederra izan genuen Urretxun kokatua dagoen GazteleKUan. Kontzertua Abereh bakarlari Balmasedatarrak ireki zuen, goxo-goxo hartu gintuen bere altzoan. Hemen duzue zuzenekoa entzungai.
2017ko azaroaren 25ean Urretxu-Zumarragako Gaztetxean ospatutako kontzertua. Api Uiz taldeĀ Bordeldarra duzue honakoa. Erritmo azidoz betetako kontzertua, jostaria eta kalitatez betea. http://kkinzona.eus/wp-content/uploads/2018/03/api-uiz-2017-11-25.mp3
Boskote lapurtarraren 3 kanta dituzu entzungai. Bideoan kanta bat eta argazki bat ere. Gozau!
Errime Zarautz eta Azpeitikoa taldea bere bertsio sinplean etorri zen Zumarragara, bikote moduan, ez horregatik hutsalago edo eskasago. Zuzeneko indartsua eskaini ziguten, ahotsa izan zelarik protagonista. Hemen duzue zuzeneko osoa audio formatuan entzun ahal izateko, kanta baten bideoa eta argazkia ikusgai. Gozaatzeko!
Ifarraldetik etorri zen neska bikotea, ahots soilez sekulako erakustaldia eskaini ziguten, ezti, gozo eta armoniatsu. Bideoa, argazkia eta abestu zituzten 4 kenten audioa entzungai hemen.
Hatxe izena hartu duen artista Oiartzuarraren zuzenekoa duzue hemen, bideoa kanta batekin, argazki eder bat eta audio osoa duzue. Azken kantan Peru Galbete abeslari Usurbildarrak kolaboratzen du Hatxerekin. .
Kontzertu gogoangarria bizi izan genuen pasa den ostiralean (2017-12-23) Urretxuko Santa Barbara ermitan. Giro ederrean gozatu ahal izan genuen zuzeneko eder hau, gabon giroan eta eliza baten barnean. Peru Galbetek taldea osatu zuen Ermita eder hontan jotzeko aukerari beste dimentsio bat emanez. “Hatxe”-ek, Idoia Hernandezek lagundu zion pianoa joaz eta Sarak zuzenean margolan bat egin […]
Eneritz Furyak bakarlari Irundarraren bideoa, argazki pare bat eta jo zituen 3 kantuen audioa duzue hemen.