Antxoen Bertsoa

  • ANTXOEN BERTSOA (115) – Bertso topaketa

    Denboraldiari agur esateko bat bateko saioa osatu dugu KKinZonako arrainontzian. Saio magikoa lagunez inguratuta. Edarra izan da. Eskerrik asko aixkideok. glu glu glu glu

    https://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2020/06/antxoen-bertsoa-115.mp3

    Read More

  • ANTXOEN BERTSOA (114) – Xalbador

    Hurrup eta klik, bersotan hasiera hasieratik. Baga, bertsonaiak kantuen. Biga, Jon Maia Gaur Egurren. Higa, Xalbador bertsulari handiaren 100. jaiotza urteurrenean, bere bizitzaren errepaso xumea. Laga, Mikel Pinillos kantari Lizarratik. Eskerrik asko Mikel! Boga, hurrengo asteko Antxoen Bertsoa Topaketa izan dugu hizpide! Sari bikainak izanen dira. Animatu eta parte hartu! Sega segi bertsotan! glu glu […]

    https://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2020/06/antxoen-bertsoa-114.mp3

    Read More

  • ANTXOEN BERTSOA (113) – Segi bertsotan!

    Tirriki-tarraka ANTXOEN BERTSOA denboraldi amaierara gerturatzen ari da. Hasteko, bi bertsonai kantuan. Jarraian, Puntaren Punttan bertso kate ospetsuan Ander Aranburu kantuan Lizarratik. Esker anitz Ander! Amasa-Villabonan ospatu zen bertso jaialdian murgildu gara eta bertso bikainak entzun ditugu. On egin! glu glu glu glu…

    https://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2020/06/antxoen-bertsoa-113.mp3

    Read More

  • ANTXOEN BERTSOA (112) – Kamioika bertso

    Bi bertsonai KKinZonako uhinak astintzen. Baga, pare bat kopla propio. Biga, Puntaren Punttanen Aimar Goenaga kantuan Eibartik. Beajomdeikela Aimar! Higa, Antzuolako bertso saio ibiltaria. Laga, Etxetikan Korroska, Gabiriko bertso saioa, bertsolari.eus… Boga, glu glu glu…

    https://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2020/06/antxoen-bertsoa-112.mp3

    Read More

  • ANTXOEN BERTSOA (111) – Bat parrandan ibili…

    Bertsoa ez da bertso txalorik gabe. Txalo pin txalo: jan, bertsoa ta lo. Baga, enegarrenez bertsotan hasi dugu saioa. Biga, Puntaren Punttan atal ziztagarria gaurkoan Lekeitiotik. Bertan bizi den Iñigo Altuna elgoibartarra aritu da kantuan. Esker mila parte hartzeagatik Iñigo! eta nor izanen da hurrengo katebegia??? Higa, Etxetikan Korroska, Astigarraga-Villabonako saioa, Izpegiko ekitaldia… Laga, ANTXOEN […]

    https://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2020/06/antxoen-bertsoa-111.mp3

    Read More

  • ANTXOEN BERTSOA (110) – bi kate

    Kantua plazera da. Arimarentzat goxoki bat. Gaurko bertso gildan bertso kateak izan ditugu ardatz: Puntaren Punttan eta Etxetikan Korroska. Puntaren Punttan atal propioan Iñaki Bengoetxea aritu da kantuan. Lazkao Txikiren doinua bertsoa ederki josi du. Eskerrik asko Iñaki! Eta hurrengo saioan… Etxetikan Korroska, Urretxu-Zumarragako Bertso Eskolaren kateko makina bertso bikain entzun ditugu. Ekimenaren sustatzaileetako batekin […]

    https://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2020/05/antxoen-bertsoa-110.mp3

    Read More

  • ANTXOEN BERTSOA (109) – Etxetikan Korroska eta Puntaren Punttan

      Bertsoz bertso ANTXOEN BERTSOAko menua osatu dugu gaurkoan ere. Puntaren Punttan atalean Iñaki Laskurain izan dugu kantuan. Oiongo bertso eskolako Txandriotarrak izan dira orain arte protagonista puntu erantzunaren atal paregabe honetan. Arabar Errioxako lurretatik barrena, oraingoan Iñakik Debatik abestu du bertsoa. Beajondeikela Lasku! Nor izango ote da 7. katebegia? Urretxu-Zumarragako Bertso Eskolak Etxetikan Korroska […]

    https://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2020/05/antxoen-bertsoa-109.mp3

    Read More

  • ANTXOEN BERTSOA (108) – Puntaren Punttanetik Abadiño-Villabonara

    Gaur ere ibilaldi oparoa egin dugu bertsoaren bidetxurretatik. Geldialdiak txoko hauetan: Baga, KKinZonako estudioan bi antxoa kantari. Biga, Puntaren Punttan atal kitzikagarrian Beñat Otamendi aritu da kantuan. Esker anitz Beñat! kateak jarraipena izanen du. Higa, Abadiño-Villabonako saioa. www.bertsoa.eus ataritik arrantzatua. Laga, Etxetikan Korroska Urretxu-Zumarragako bertso eskolaren bertso katea. Boga, Mixel Etxekoparren bertsoak entzun ditugu. glu […]

    https://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2020/05/antxoen-bertsoa-108.mp3

    Read More

  • ANTXOEN BERTSOA (107) – Puntaren Punttan & Berts On Lain

    Aspaldiko partez bertsoaren xendara itzuli gara! KKinZonako bertso plaza gure bertso batzuekin berrabiarazi dugu. Jarraian, Puntaren Punttan sail kitzikagarrian Iker Olabarrieta izan da protagonista eta bertso eder askoa kantatzeaz gain solasean aritu gara. Bejondaiala Iker! eta hurrengoa nor ote? Online egiten diren saioetako bat izan dugu ardatz eta bertso pila bat entzun ditugu. Glu glu […]

    https://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2020/05/antxoen-bertsoa-107.mp3

    Read More

  • ANTXOEN BERTSOA (105) – Puntaren Punttan eta Martxoan Bertsoa 2020

    Mainontzi doinuan kantari hasi dugu irratsaioa. Puntaren Punttan atalean telefonoarekin genituen arazoak konponduta, Orlando Arreitunandia aritu zaigu kantuan eta solasteko tartea ere izan dugu. Kateari jarraipena eman dio eta hurrengo saioan beste protagonista bat izango dugu. Esker anitz Orlando! Jarraian, aurtengo Martxoan Bertsoari buruz aritu gara eta aurreko edizioetako bertso batzuk entzun ditugu. X. Erniarraitz […]

    https://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2020/03/antxoen-bertsoa-105.mp3

    Read More

Older Entries

00:00
00:00
    Empty Playlist