1215. Katea

  • 1215. Katea – 2020 eta agur

    Sare sozialen bidez adierazi genizuen lez, ez da 1215. Katearen saio berririk egongo. Dena dela, gauzak fundamentuz istea nahi izaten dugu KKinZona irratian eta azken saio bat grabatu dugu, 2020 alu honi eta, bide batez, saioari despedida emateko. Gozatuko duzuelakoan, plazer bat izan da

    http://kkinzona.eus/wp-content/uploads/2020/12/2020-osoa-txar.mp3

    Read More

  • 1215. Katea – Gizatasun pilulak sarean (Isuoren eskutik)

    Konfinamendu garaian, pantailaren bitartez jasotako estimulu sobredosia izan dugu gehienok. Aktore eta gidoilari adituek sortutako bideoak kontsumitu ditugu maiz, baina Isuo laguna gai izan da sarean gizatasun bero pixka bat topatzeko ere. Sarean ehizatu dituen pilula batzuk dira hauek, musikaren indarraren isla ere badirenak.

    https://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2020/06/youtube.mp3

    Read More

  • 1215. Katea – Iruñea Nola? eta jaialdi emankorrak

    Iosu Martirekin izandako solasaldia da gaurko saioaren muina. Iruñea Nola? kolektiboko partaidea da bera – musikaria, kazetaria eta beste hainbat kontu izateaz gain – eta galdera konkretu baten bueltan aritu gara luze hizketan: nolakoa izan behar du jaialdi eraldatzaile batek? Ez da erantzun errazeko galdera, noski, baina Iosuren hitzek eta Iruñea Nola? kolektiboaren jardunak lagun […]

    https://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2020/05/1215.-Katea-Iruñea-Nola.mp3

    Read More

  • 1215 Katea – Dylan Carlson eta Earth

    Konfinamendu garaietarako egokia den saio bat egiten saiatu gara eta, horretarako, Dylan Carlsonengana jotzea iruditu zaigu egokiena. Seattleko musikari hau 80. hamarkada amaieratik ari da musika sortzen eta gitarra batekin egin daitekeena birrasmatzen. Bere abestiak luzeak dira, errepikakorrak eta geldoak. Etengabe entzuten diren riff horiek egitura sinpleak osatzen dituzte, nahiz eta aldi bakoitzean zerbait beria […]

    https://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2020/04/1215Katea-Earth.mp3

    Read More

  • 1215. Katea – Errusia

    Ez genuen saio hau publiko egiteko asmorik oraindik. Hozkailuan genuen gordea beranduxeago argitaratzeko, baina egunotan etxean zaudeten bitartean bidaiatzeko aukera txiki bat eskaintzea egokia iruditu zaigu, musikaren bidez bada ere. Errusiara joango gara gaurkoan, gurean izan genuen moskuko Jars taldearen gomendioetatik abiatuta osatu dugun saioaren bitartez. Erraldoia eta aberatsa izanagatik, musikalki ezezaguna zaigun lurralde bateko […]

    https://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2020/02/rusia.mp3

    Read More

  • 1215. Katea – Hiria

    Hiria aitzakiatzat hartuta osatu dugu gaurko kantu bilduma. Kontzeptuak berak iradoki dezakeenetik tiraka hasi gara, gero hiri konkretuei eskainitako kantuak bildu eta megalopolis erraldoien ezaugarriei soinua jartzen amaitzeko. Ea gustoko duzuen Gaurko menua: Naked City, Shabazz Palaces, King Krule, Reyjkjavik 606, Gil Scott-Heron, Makaya McCraven, Billy Bao, Sleater-Kinney, Biznaga, Itoiz, Modest Mouse eta Rafa Rueda

    https://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2020/02/1215katea-hiria.mp3

    Read More

  • 1215. Katea – Beltza

    Iluntasunera egingo dugu jauzi gaurkoan. Azken urteotan beltza birdefinitzen aritu diren hainbat taldez aritu gara eta beraien zurrunbiloari irentsi gaitzan utzi diogu ordu betez. Gonbidatuta zaudete zuek ere. Entzun ditugunak Numen, Aluk Todolo, Deafheaven, Oranssi Pazuzu, Altarage eta Sunn O))) izan dira.

    http://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2020/01/1215katea-Beltza.mp3

    Read More

  • 1215. Katea – 2019 urteari errepasoa

    Urteroko legez, atzera begiratu eta 2019ak emandakoak aletzeari ekin diogu KKinZona irratian. Hauetxek dira nazioartean argitaratu diren disketatik gehien interesatu zaizkigunak. Entzun!

    http://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2020/01/2019.mp3

    Read More

  • 1215. Katea – Goxotasun pixka bat

    Berotasun pixka bat eskaini nahi dizuegu gaurkoan. Etxeko goxotasunean entzuteko kantuak dira hauek edo, alderantziz, edonon su txiki bat pizteko ere baliagarri izan ahal zaizkizuenak. Nigeria, Brasil, Jamaika, Estatu Batuak, Ingalaterra eta Euskal Herrian bilatu ditugun perlak dira hauek, espero dugu gozatuko dituzuela.

    http://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2019/10/1215katea-goxotasunPixkaBat.mp3

    Read More

  • 1215. Katea – Herri Musika 2.0

    Zer da herri musika mundu globalizatuan? Ez da galderra erraza, baina erantzunaren bila aritzea gauza ederra da. Saio honek ez du zalantza argitzeko balioko agian, baina hainbat elementu eta musika interesgarri mahai gainean ezartzen bai saiatu garela. Iran, Egipto, Algeria, Euskal Herria, Mexiko, Hego Korea eta Irlandara egin dugu bisita, bakoitzetik lagin bat hartu eta […]

    http://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2019/11/1215katea-WorldMusic2.mp3

    Read More

Older Entries

00:00
00:00
    Empty Playlist