1215. Katea – Iruñea Nola? eta jaialdi emankorrak

1215. Katea – Iruñea Nola? eta jaialdi emankorrak

Iosu Martirekin izandako solasaldia da gaurko saioaren muina. Iruñea Nola? kolektiboko partaidea da bera – musikaria, kazetaria eta beste hainbat kontu izateaz gain – eta galdera konkretu baten bueltan aritu gara luze hizketan: nolakoa izan behar du jaialdi eraldatzaile batek? Ez da erantzun errazeko galdera, noski, baina Iosuren hitzek eta Iruñea Nola? kolektiboaren jardunak lagun diezagukete bidea begiztatzen. Horrez gain, Iruñerriako iturri beltzetik edan eta bertako hainbat musikariren lanak ere entzun ditugu.

Bide batez, telegram kanal bat ere ireki dugu, gonbidatuta zaudete: https://t.me/katea1215

00:00
00:00
Empty Playlist