About Zumarraga - Urretxuko Gazte Asanblada

Zumarraga - Urretxuko Gazte Asanblada has created 15 entries.

Entries By Zumarraga - Urretxuko Gazte Asanblada
  • Azaroa ere, gorri (II)

    Sobietar Iraultzaren mendeurrena ospatzen jarraitzen dugu. Hilabeteari hasiera eman zion ekitaldia iragarri genuenean, zin egin genuen ekimen gehiago ere antolatuko genituela azaroan zehar, eta hemen gatoz aste honetarako bertarako proposamen dotore batekin. Ostiralean, hilaren 17an, arratsaldean hasi eta norberak etxera joateko ordua iritsi zaiola erabaki bitartean, izango da zer ikusi Gaztetxean. 19:30an ekingo diogu jardunaldiari […]

    Read More

  • Abaigar: mintegia mugarri

    Iritsi orduko, atmosfera berezi bat suma zitekeen Abaigarko kaleetan. Lizarragako portuko bihurguneetan barrena gindoazela ere, mintegiak goxo hartuko gintuen sentsazioa generaman askok. Azaro honetako lehenengo larunbat euritsuko arratsaldean, asteburua ondo zukutu izanak sortzen duen satisfakzioa ikus zitekeen ZUGAkideen begietan; ustez urteroko mintegia izango zenak, marka eta nortasun propioa hartu du. Aterpetxeko giltzak lortu ezinda, leihotik […]

    Read More

  • Azaroa ere, gorri

    Urriko Iraultzaren mendeurrena ospatzeko hainbat ekimen antolatu ditugu azaroan zehar. Aurrenekoa, eta hilabeteari hasiera emango diona, larunbat honetan (azaroaren 4an) egingo dugu: 20:00etan Potros plazan elkartuko gara «100 urteren ondoren klase borrokak darrai» lelopean. Kontzentrazioaren ondoren, 21:00ak aldera, Gaztetxera inguratuko gara bertan afaltzeko. Eskertuko genuke, janari kopurua zehazte aldera, aurrez izena ematea 625 797 320 […]

    Read More

  • San Martin 2017

    Urteko bazkari politenetako bat izan ohi da San Martin egunekoa. Aurten, gainera, larunbata da azaroaren hamaikagarrena. Guk ondotxo dakigu zeinekin ospatu… Bazkaritako babarrunjanaren ostean, sakramentu guztien digestioa egin bitartean, galdera zoroz betetako trivial herrikoiean egingo dugu jolas. Bazkariko txartelak Apatxe tabernan egongo dira salgai, gaurtik hasi eta datorren ostegun arratsaldera (hilaren 9ra) bitartean: 10 euskotan […]

    Read More

  • Kapitalismoa suntsituz, 21ak aske

    Atzo, Euskal Herriko 12 gaztek Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu zuten, eta, etxera itzuli ziren arren, bizitza hipotekaturik itzuli ziren epaiketaren esperoan 12 urterainoko zigor eskaerekin. ZUGAtik gogor salatu nahi dugu euskal herritarron eskubide zibil eta politikoak behin eta berriz urratzen dituen salbuespen auzitegi honek beste behin euskal gazteria jopuntuan jarri izana. Altsasuko gazteak, Oreretako laurak, […]

    Read More