KKINZONAKO BAZKIDEEI GORAZARRE!

KKINZONAKO BAZKIDEEI GORAZARRE!

MILA ESKER BIHOTZ BIHOTZEZ BAZKIDE!!!

Bazkidetza kanpainari eman diozuen babesa, beste behin ere, paregabea izan da! Eskerrik asko!
Aurten ez zaituztegu goxatu KKinZona egun zoro bezain mundiala eskainiz, baina zuek fin fin ordaindu
duzue kuota eta hori eskertzekoa da.

Dakizuen bezala, KKinZona irratia eta proiektu komunikatiboa zuen sustengu ekonomiko-sozialaz doa
aurrera. Urte zail honetan ere gure ilusioak hauspotu dituzue eta duinki jarraituko dugu kazetaritza
konprometitua egiten: irratsaioak, elkarrizketak, fantzineak, hitzaldiak, zuzeneko kontzertuak eta bideoak,
besteak beste.

Gogoratu irratiko ateak zabal zabalik dituzuela, Urretxuko Barrenkale 11 t’erdi helbidean. Hilabeteko
lehen asteartean biltzen gara 18:30ean. Animatu eta etorri lasai asko!

Denok dugu zer esana KKinZonan!

Esker mila KKheroi!

Oraindik ez bazara bazkide, garaiz zabiltza: http://kkinzona.eus/kkheroi/

00:00
00:00
Empty Playlist