Kaixo, lagun agurgarriok: KKinZona proiektu komunikatiboa, aurtengo egoerarekin, trantze zailean aurkitzen da. Gure diru iturri nagusia KKinzona eguna izan ohi da, eta bertan bazkide gehienon kuotak jasotzen ditugu eskuz esku. Egoera dela eta, aurten ezingo dugu halakorik egin. KKinZonan erronka eta proiektu ugari ditugu 2020-2021 kurtsorako. Irratsaio ederrak eskeintzen, informatzen, iritzi ezberdinak biltzen, ekitaldiak antolatzen, bideoak grabatzen, fantzineak argitaratzen, herriari bizitasuna ematen eta harrikada berriak aurrera eramaten jarraitu nahi dugu. Horretarako, babes sozial eta ekonomikoa behar-beharrezkoa dugu; orain inoiz baino gehiago. KKheroi zaharren babesa eta berrien agerpena. Batetik, gure mezua zabaltzea eskatzen dizugu, eta zure lagun, senide, maitale, bizilagun eta abarrei KKheroi bihurtzeko gonbidapena egitea. Eta batez ere, eta hau hil ala bizikoa da, aurtengo 20 euroko kuota ordaintzea urriaren 31 baino lehen.

KKheroi egiteko ondorengo bi pausuak eman behar dira:

1- Idatzi zure datuak ondorengo formularioan

2- 20€-ko transferentzia egin ondorengo kontu korrontean:

     Laboral Kutxa: ES07 3035 0027 7902 7004 3363

*Gogoratu transferentzian izen-abizenak jartzea

 

Bi gauzak egindakoan super-botereak dituzula ohartuko zara.

KKinZona Proiektu Komunikatiboa bazkide berrien beharrean dago. Aurrean ditugun erronka desberdinetarako babes sozial eta ekonomikoa behar-beharrezkoa dugu.

KKinZona EuropaFM-k bahitu du Ataun Irratiaren laguntzaz eta Gaztea gazteluko dorre garaieneko ziega ilunean giltzapetu dute. Antenak mutilatu eta Radio Mariaren tortura zitalenak pairatuz gau eta egunez. Irratiak salbazioa behar du eta hori zu zara… KKheroi!!!

Boteretsuak knokeatzeko super-puzkarra, matxistak desegiteko listu-azido likatsua, xenofobiaren kontrako baratxuri kontzentratu hatsa, bankuak suntsitzeko super-mokordo lehergailua… Zer egin behar den KKheroiaren super botere ahalguztidunak izateko?? Egin KKinzonako bazkide! Urtean 20 euroren truk!! Egin KKheroi!!!

Iada bazkide bazara, jarraitu pausu berdinak, zure bazkidetza berritu eta KKheroira eboluzionatzeko.

KKheroi egiteko ondorengo bi pausuak eman behar dira:

1- Idatzi zure datuak ondorengo formularioan

2- 20€-ko transferentzia egin ondorengo kontu korrontean:

     Laboral Kutxa: ES07 3035 0027 7902 7004 3363

*Gogoratu transferentzian izen-abizenak jartzea

 

Bi gauzak egindakoan super-botereak dituzula ohartuko zara.

KKheroi datuak