Blai Gazte Telebistaren estreinaldi mundiala
2016ko abenduko Gazteraiki topaketetan jarri zuen lehen hazia Blai Gazte Telebistak, eta ordutik buru-belarri lanean aritu ondoren, Euskal Herriko gazteon ordenagailu eta mugikorretan izango da laster ikusgai telebista saio gazte eta freskoa. Igandean, hilaren 14an izango da estreinaldi mundiala, 20:00etan. Blai Gazte Telebistaren YouTube kanalean eta Topatun izango da ikusgai lehenengo saioa, eta hainbat herri […]