Urtarrileko ZineKU: familia

Bi asteren bueltan familia urte osoan zehar baino gehiago elkartzen den garaia atzean utzita, familiari berari begira jartzeko tartea hartuko dugu urtarrileko ZineKU zikloan. Batzuk desiatzen egoten dira denak mahaiaren bueltan elkartzeko, beste batzuek eseri orduko alde egin nahi izaten dute… Familia elkartzen denean, edozer gerta liteke. Hemen urteko lehen lau familiak:

Greziako familia isolatu batean hasiko dugu bidaia. Gurasoek hala erabakita, seme-alabek ez dute etxea inguratzen duen harresiaren kanpoko mundutik ezer ezagutzen, eta ezingo dira kanpora atera harik eta letagin bat galtzen duten arte. Lanthimos zuzendari ospetsua (The Lobster, The Killing of a Sacred Deer) ezagutzera eman zuen filma. Wes Anderson ezaguna zen The Royal Tenenbaums egin aurretik ere, baina zuzendariaren ezaguarri guztiak biltzen ditu filmak: komediazko gidoi sendoa eta estetika propio bereizgarria. Etxeko aita, urdaileko minbizi larri bat duela esanez, 17 urtez ikusi ez duen familiarengana itzultzen da, sei asteko bizialdia besterik ez zaiolako gelditzen. Gogorxeagoa da Andrea Arnolden Fish Tank drama soziala: 15 urteko Miak bere inguru guztia gorrotatzen du, inork ulertzen ez duelakoan. Halako batean, harreman berezia sortzen da haren eta bere amaren mutilagun berriaren artean. Amaitzeko, Dogme 95 mugimendu abangoardistako lehenengo filma (eta onena akaso): Festen. Familia patriarkaren 60. urtebetetzea ospatzeko elkartzen denean, oinordekoak segituan hasiko dira trapu zaharrak eguzkitara ateratzen.

Asteazken gauero 22:00etan gaztetxean. Jatorrizko hizkuntzan eta gaztelaniazko azpitituluekin (Kynodontas euskarazkoekin).

Pribatutasun Ezarpenak

Beharrezkoak

Zure cookie ezarpenen inguruko cookieak dira hauek.

gdpr[allowed_cookies],gdpr[consent_types]

Advertising

Bisitarien portaera

Cookie hauekin gure webguneko bisitarien portaerak ezagutu ditzakegu, webgunea hobetze aldera. Google Analytics zerbitzua erabiltzen dugu horretarako.

_ga,_gid,_gat_gtag_UA_107264575_1,

Bestelakoak

Youtube, Twitter eta bestelako hirugarrenen zerbitzuen funtzionamendurako cookieak.

GPD,PREF,VISITOR_INFO1_LIVE,YSC,_cfduid,IDE,NID,

00:00
00:00
Empty Playlist