Ordutegia
Hilean behin igoko den podcast-a da
Zer jorratzen du?
Urre-Zuma Batua hemen da!
Urretxu eta Zumarragak ez dute bat egin, baina ez dira sekula bi izan. Badakizue zertaz ari garen. Zumarrurretxu, Urretxumarraga edo Zumarretxu, bost axola izena; badago bi alkate ezberdin izan arren, herritar guztiok komunean dugun iruditeria konpartitu bat. Kezka berberak ditugu – anbulategia itxi nahi digute, errauskailu bat eraiki, mendiak dorre eolikoz josi, peajea ordaintzen hasi gara… – eta komunitate bakar bat gara.