Urola ibaiaren B aldea

Enaren etxean aurkituko nauzue, izen zaharrak dituzten lurretan. Ametsetan bizi naiz, eta erosketak egitera jaisten naiz errealitatera. Errege naiz, morroi naiz, langile naiz, ugazaba. Etorkizuna naiz, iragana, eta orainari begira ematen ditut orduak, gaua noiz bihurtuko zain. Izarrak irakurtzen ditut, kontatzen dituzten elezaharrak umeei errepikatzeko, haiek ere, iragan bat izan dezaten, etorkizun izan daitezen.

Eta KKinzonak frigorifikoa (ez zen iñoiz izozkailua izan) zerbezaz bete zuen; gehiengoaren demokrazia alkoholizatua, eta Oskorriren hitzek zentzua hartu zuten euskaldunberrientzat, eta hauek, euskaldun zaharrei esanahia azaldu zieten. Urola Ibaiaren B aldea, txalaparta errefuxiatu politikoa den lurra. Arratoiak erruz irteten dira errekatik, baina erraz erortzen dira marisko hondarrak dituzten kuboen tranpatan.

Eta bizitzaz hitz egin nahiko nuke, lehenagotik ari banintza bezala. Behin eta berriz akorde berean lokartu. Eta paretek zikiñak jarraitzen dute, amona paretik pasa denean. Presa du, baina berak ez daki hori oraindik. Eta egunek aurrera darraite, bere pausuek bezela. Gauak jainjarri egiten dira, izarrak errepikatu. Ulertu ezin ditzakeen hitzak entzuten ditu, eta ulertzen dituela imajinatzen du. Baina jada beranduegi da, eta bera ez da konturatu. Ez da konturatu hilda dagoela.

P.D: Ni, nire itzala naiz, eta beste aldean inor bada, oihuak ez dira inoiz entzungo. MATXURA

Pribatutasun Ezarpenak

Beharrezkoak

Zure cookie ezarpenen inguruko cookieak dira hauek.

gdpr[allowed_cookies],gdpr[consent_types]

Advertising

Bisitarien portaera

Cookie hauekin gure webguneko bisitarien portaerak ezagutu ditzakegu, webgunea hobetze aldera. Google Analytics zerbitzua erabiltzen dugu horretarako.

_ga,_gid,_gat_gtag_UA_107264575_1,

Bestelakoak

Youtube, Twitter eta bestelako hirugarrenen zerbitzuen funtzionamendurako cookieak.

GPD,PREF,VISITOR_INFO1_LIVE,YSC,_cfduid,IDE,NID,

00:00
00:00
Empty Playlist