San Martin 2017

Urteko bazkari politenetako bat izan ohi da San Martin egunekoa. Aurten, gainera, larunbata da azaroaren hamaikagarrena. Guk ondotxo dakigu zeinekin ospatu…

Bazkaritako babarrunjanaren ostean, sakramentu guztien digestioa egin bitartean, galdera zoroz betetako trivial herrikoiean egingo dugu jolas. Bazkariko txartelak Apatxe tabernan egongo dira salgai, gaurtik hasi eta datorren ostegun arratsaldera (hilaren 9ra) bitartean: 10 euskotan langileentzat eta 6 euskotan langabe, langile prekario eta ikasleentzat.

Gauean, berriz, aspalditik desio genuen omenaldia egingo diogu postpum mugimenduari Ttun Ttun Brigade errioxar elektropop taldearekin eta Honyarbiko Gorpuzkingz traparen heroiekin. Hori gutxi balitz, Gordon Rebels & JonD! Spuela DJak ariko dira ondoren.

Okasioak merezi duelako, GIF formatuko kartel bat ere egin dugu eguneko egitaraua iragartzeko:

00:00
00:00
Empty Playlist