Okupazio Jardunaldiak maiatzaren 4 eta 5ean

Okupazio jardunaldiak egingo ditugu maiatzeko lehen asteburuan Urretxu Zumarragako gaztetxean.

Maiatzaren 4ean, ostiralean, Errekaleor, Iruñeko Maravillas eta Urretxuko Santa Kutz-en arteko mahai-inguruarekin ekingo diogu bi egunez luzatuko den egitarauari. Afari pasarea egin ostean Santa Kutz bertako kideek girotuko dute gaua.

Larunbatean arratsaldeko 18:00etan izango da zita gaztetxean, hitzaldi batekin oraingoan. Okupazioa, langile klasearen borrokarako lanabes estrategikoa izenburupean, hausnarketa eta eztabaidarako zenbait gakotan sakontzeko aukera izango du entzuleak.

Ondoren, eta afaldu aurretik, okupazio tailer praktiko baten bidez, parte hartzaileek zenbait gaitasun eta ezagutza garatu eta barneratuko dituzte, okupazio oro egiterakoan oso beharrezkoak denak.

Afaria GazteleKUn bertan egingo dugu, bertako produktuekin osatutako menu begano zein orojalea hautatzeko aukera egongo delarik. Afaria erreserbatzeko, 619 088 341 zenbakira idaztea nahikoa izango da, eta bertan kobratuko da tiketa, langileentzat 10€ eta langabeentzat 8€-ko prezioa izango duelarik.

Bukatzeko, bi kontzertu izango ditugu gaztetxean. Batetik, Usurbilgo rock & rolla izango dugu Zaparra taldearen eskutik eta, bestetik, Leitzatik etorritako Katez, euskal metala.

Pribatutasun Ezarpenak

Beharrezkoak

Zure cookie ezarpenen inguruko cookieak dira hauek.

gdpr[allowed_cookies],gdpr[consent_types]

Advertising

Bisitarien portaera

Cookie hauekin gure webguneko bisitarien portaerak ezagutu ditzakegu, webgunea hobetze aldera. Google Analytics zerbitzua erabiltzen dugu horretarako.

_ga,_gid,_gat_gtag_UA_107264575_1,

Bestelakoak

Youtube, Twitter eta bestelako hirugarrenen zerbitzuen funtzionamendurako cookieak.

GPD,PREF,VISITOR_INFO1_LIVE,YSC,_cfduid,IDE,NID,

00:00
00:00
Empty Playlist