KKinZonak Boikota jasan du!!

KKinZonak Boikota jasan du!!

Aurreko astean eman genuen berria: Haizeteen erruz KKinZona irratiak mendian duen antena erori zela aipatu bagenuen ere, ikerketa sakon baten ondoren, gizakiak egindakoa dela ondorioztatu dugu. Hipotesi ezberdinak eskuartean baditugu ere oraindik ez gaude ziur zein edo zeintzuk izan diren egile materialak ezta zein helbururekin ere. Hala ere, berriz diogu, argi dugu BOIKOT-a izan dela.

Hipotesi nagusiak Bergarako Txapa irratira garamatza. Aspalditik nahi izan du Txapa irratiak Debagoienatik haratagoko lurraldeetara iritsi eta oso litekeena da Urola bailara osora iristeko ahaleginean gure bailaratik hastea.

Ondorengo biktima Kontrako Eztarrixe Azkoitiko irratia izan litekeelakoan gaude. Gainera Txapa irratiak FM-ko 97,25an emititzen du eta oso litekeena da KKinzonaren FM-ko 98.0ko uhinak oztopo izatea beraien emisioan.

Lehen erabaki bezela, behin-behinean Txapa irratiarekin harreman guztiak etetea erabaki dugu. Arrosa Sareko beste irrati guztiei mezua bidali diegu arazoa ezagutaraziz eta Arrosa Sarean gure parte-hartzea hausnartzen ari garela azalduz.

Badugu bigarren hipotesi bat ere. Sokaren Itzala irratsaioko kide diren Morgan Illarramendiren eta Tasio Suduperen ustez, Annunakien eraso baten aurrean geundeke. Jakina da Sokaren Itzala irratsaioa hauts asko arrotzen ari dela bai Euskal Herrian eta baita bertatik kanpo ere.

Bi pentsalari handi hauen ustetan, argi eta garbi dago izaki extralurtarrek eginiko eraso bat izan dela eta hurrengo Sokaren Itzalaren irratsaioan emango dute guztiaren berri.

Azkenik aipatu, KKinZona irratiak eraso hau erabat deitoratzen duela eta bere bitarteko guztiak jartzen ari dela antena lehen bailehen berrezartzeko eta FM-z emititzeari berrekiteko. Herritar xume modura lagundu nahi bagaituzu, biharko Sortu Dira Besteak festibalean kutxatxo bat jarriko dugu zuen laguntza ekonomikoa jasotzeko.

Annunaki bat antzinaroko antena bat kentzen.

Pribatutasun Ezarpenak

Beharrezkoak

Zure cookie ezarpenen inguruko cookieak dira hauek.

gdpr[allowed_cookies],gdpr[consent_types]

Advertising

Bisitarien portaera

Cookie hauekin gure webguneko bisitarien portaerak ezagutu ditzakegu, webgunea hobetze aldera. Google Analytics zerbitzua erabiltzen dugu horretarako.

_ga,_gid,_gat_gtag_UA_107264575_1,

Bestelakoak

Youtube, Twitter eta bestelako hirugarrenen zerbitzuen funtzionamendurako cookieak.

GPD,PREF,VISITOR_INFO1_LIVE,YSC,_cfduid,IDE,NID,

00:00
00:00
Empty Playlist