KKinzona Eguna 2017

KKinzona Eguna 2017

KKinzona irratiak 10 urte bete ditu FMz emititzen, eta apirilaren 29an ospatuko du, egun osoko egitarauarekin.

Barrenkale 11 eta erdi helbideko lokal zaharrak 10 urte bete ditu, baita KKinzona irraitaren FM bidezko emisioak ere. Hori ospatu asmoz, KKinzona eguna antolatu dugu datorren apirilaren 29rako. Egun hau, bazkideen urteroko kuota jasotzeko ere baliatuko dugu, urteroko lez. Eskerrak eman nahi dizkiegu bazkide guzti hauei, haiei esker bizi baita, eta hain indartsu, KKinzona proiektua.

Egitaraua 11:00etan hasiko da, Irratsioak egiteko tailer batekin, eta honi kuña lehiaketa bortitz batek segiko dio, guztien irudimena dantzan jarriz. Peru bakarlariak kontzertua eskainiko du jarraian, 12:00etan, eta hau amaituta, 14:30ean bazkaria egingo dugu, gaztetxean. Ostegunean amaitzen da izena emateko epea.

Bazkalostea Furor 2.0 jolas/karaokeak girotuko du, barre latzak egiteko aukera berri bat eskainiz. Hau amaituta, kontzertuetara arte itxarongo dugu, gauera arte alegia: INORENERONI, BORROKAN eta TXOST! taldeek alaitu eta musikatuko dute Barrenkaleko tren geltoki zaharra.

10 urte dira KKinzona irratia FMra igaro zenetik, eta denbora guzti honetan, ehunka izan dira uhinetan zehar zabaldu dituen ahotsak. Irratsaioak ere asko; garai bakoitza erretratatu izan dutenak, eta entretenimendua ere ez da falta izan denbora honetan. Ez dira, ordea, gazteen eta ez hain gazteen gogoetak izan irratiko uhinak zeharkatu eta etxe zein ibilgailuetara iritsi diren bakarrak: herrtian ekitaldi bereziak gertatu direnean, hor egon da ere irratia, Martxoan Bertsoaren finalak emitituz edota Korrikaren bi urteroko igaroaldiak jasoz eta erretransmitituz.

KKinzona proiektua gazteei beste medioek ukatzen zieten ahotsa emateko sortu zen, eta gaur egun ere, nahiz eta sare sozialek aukerak asko ireki dituzten, bere lanean jarraitzen du; lokal txiki baten intimitatetik, mundu osoari hitz egiteko aukerak emanez.

Informazio gehiago: Alex 686720784

00:00
00:00
Empty Playlist