Karrozak eta faxistak (eta II)

Atzo gure blogean karrozetako eraso faxistaz ZUGAren iritzia plazaratu ostean, Urretxuko Udalak sare sozialen bidez zabaldutako prentsa oharra irakurri, eta ezin izan dugu aipatu gabe utzi.

Arduragabea bezain lotsagarria iruditzen zaigu astelehen gaueko gertaeraz «acto vandálico» gisa hitz egitea. Eraso faxista bat desitxuratzeko saiakera bat besterik ez da, arazoari garrantzia kenduz ahal bezain azkar ahaztu dadin, herriko egoerari bizkarra emanez, geroz eta intentsitate handiagoz ematen ari diren erasoen katean azken katebegia baizik ez baita hau.

Jarraian, errespetu mutuoaz, aniztasunaz, espiritu eraikitzaileaz eta bizikidetzaz dihardu. Erasotzaile eta erasotu eskema alde batera utziz —egoera hau azal dezakeen bakarra—, bata zein bestea parean jarriz eta euskal adierazpen kultural herrikoi batek jasotako eraso faxista baten aurrean ezikusiarena eginez, beste behin arazoaren muina distortsionatu asmoz.

Hurrengo parrafoan jarrera eraikitzaile bat hartzeko deia egiten du, baina, gure ustez, eraso faxista bati emaniko edozein erantzun —edozein!— da egokia, eta ulergaitza zaigu erasoari erantzuteko asmoz eginiko prentsa-ohar batean fokua erasoari emandako erantzunean jartzea.

Azkenik, tamalgarria iruditzen zaigu balantze totala karrozagunearen barnean hautsitako karrozak eta kanpoan polizia patrulla izatea.

Lau parrafo, lau perla eta denera erantzun triste bat.

Pribatutasun Ezarpenak

Beharrezkoak

Zure cookie ezarpenen inguruko cookieak dira hauek.

gdpr[allowed_cookies],gdpr[consent_types]

Advertising

Bisitarien portaera

Cookie hauekin gure webguneko bisitarien portaerak ezagutu ditzakegu, webgunea hobetze aldera. Google Analytics zerbitzua erabiltzen dugu horretarako.

_ga,_gid,_gat_gtag_UA_107264575_1,

Bestelakoak

Youtube, Twitter eta bestelako hirugarrenen zerbitzuen funtzionamendurako cookieak.

GPD,PREF,VISITOR_INFO1_LIVE,YSC,_cfduid,IDE,NID,

00:00
00:00
Empty Playlist