Kapitalismoa suntsituz, 21ak aske

Atzo, Euskal Herriko 12 gaztek Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu zuten, eta, etxera itzuli ziren arren, bizitza hipotekaturik itzuli ziren epaiketaren esperoan 12 urterainoko zigor eskaerekin.

ZUGAtik gogor salatu nahi dugu euskal herritarron eskubide zibil eta politikoak behin eta berriz urratzen dituen salbuespen auzitegi honek beste behin euskal gazteria jopuntuan jarri izana.

Altsasuko gazteak, Oreretako laurak, Herrirako auziperatuak, ostiralean Berlinen atxilotutako bi lagunak eta orain hau… Errepresiorik gordinena bere larruan sufritu du herri honek hamarkada luzez, eta, Estatuaren oldarraldia igaro dela dirudien honetan, herria inoiz baino biluziago, inoiz baino babesgabeago sentitzen dela dirudi.

Herri boterez baino ezin diogu honi aurre egin, elkartasunaz eta konpromisoz. Estatuaren ofentsiba ez da etengo errotiko aldaketarik ezean. Espainiako eta Frantziako estatuen mende gauden artean, kapitalismoaren atzaparretatik ihes egin ezean, ez dugu bermatuko errepresioaren gaindipena.

Kapitalismoa suntsituz, 21ak aske!

00:00
00:00
Empty Playlist