Josi aliantzak, eten postureoa

Larunbatean, azaroaren 25ean, indarkeria sexistaren kontrako eguna da, eta Urola Garaiko Koordinadora Feministarekin elkarlanean, egun osorako egitarau aparta prestatu dugu. Goizean elkartuko gara Gaztetxean, eta egoeraren aurrean ezinbestekoa den umoreari helduko diogu Pamela Palenciano komunikatzailearen No solo duelen los golpes monologoaren proiekzioarekin. Gurera etorrita, emakume gazteok jasaten dugun indarkeria sexistaren inguruko hausnarketa saio bat egingo dugu ondoren.

Bazkaltzeko tartea ere hartuko dugu, baina arratsaldean mahaitik altxa eta bi herriak elkartzen dituen Emakume Plaza dekoratzeari ekingo diogu. Izan ere, bertan egingo da 19:00etan eguneko ekimen nagusia, UGKF-k deitutako Indarkeria Sexistaren Kontrako Ekitaldia, herriko hainbat eragileren parte-hartzearekin.

Gauean, berriz, Zopamadre Produktions egitasmoaren lehen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu Gaztetxean. Api Uiz eta Cecilia Payne taldeak ariko dira zuzenean. Frantziatik dator aurrenekoa eta Bilbo aldetik bigarrena. Europan zehar hainbat kontzertu eman ditu batak eta ahoz-ahokoaren bidez arreta bereganatzen ari da bestea.

Egunaren inguruko informazio zehatzagoa izateko, entzun aste honetan Gaur Egur irratsaioan UGKF-ko kide bati egindako elkarrizketa interesgarria.

Larunbatean ikusiko dugu elkar. Josi aliantzak, eten postureoa!

00:00
00:00
Empty Playlist