Kontzertua ostegun atsaldean: Joseba Irazoki + Andrea Rottin

Kontzertua ostegun atsaldean: Joseba Irazoki + Andrea Rottin

Bakarlarien txanda izango da KUan, apirilak 7ko ostegun iluntze honetan. Kontzertua arratseko 19:00etan hasiko da.

Alde batetik, Joseba Irazoki polibalentea izango dugu taula gainean. Ezaguna da iada gure gaztetxean, behin baino gehiagotan igo baita gure eskenatokira. Egun, Atom Rhumba taldearen gitarrajolea ere bada beratarra.

Beste aldetik, Andrea Rottin txekiarra ere izango dugu gure artean. Europa guztitik egiten ari den biraren barnean geldialdi bat egingo du KUn bakarlari honek.

Kontzertu guztiak bezalaxe, KKinzona irratian emitituko da, Urretxu eta Zumarragako uhinetan FMko 98.0an eta internet bidez gure web orri honetan.

 

Azaldu, ez zarete damutuko eta!

00:00
00:00
Empty Playlist