Gure Esku Dagoren oharra “Kataluniako azken gertakarien harira”

Kataluniako azken gertakarien harira

Espainiako Gobernuaren errepresioak ez du etenik Katalunian eta marra gorri guztiak pasatzen ari da. Gaur goizean Carmen Lamela Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak iragarri du sedizioa egitea egotzita ikertu egingo dituela Jordi Sanchez ANCko presidentea, Jordi Cuixart Omniumekoa eta Josep Lluis Trapero Mossoen burua, irailaren 20eko polizia operazioaren aurka egindako mobilizazioengatik.

Gure Esku Dagok azken asteotan erantzun irmoa eman die Espainia Kataluniaren aurka egiten ari den erasoei. Milaka euskal herritar artera dira kalera Katalunia bakean uzteko eskatzera, demokrazia aldarrikatzera eta igandeko erreferendumari babesa adieraztera. Eta erantzuten jarraituko dugu, erasoek segitzen duten bitartean.

Gaur ere herritarren aurka egin du zuzenean Espainiako Auzitegi Nazionalak, Katalunian ezinbestekoak diren ANC eta Omnium Cultural herri mugimenduak jazarriz. Eta Gure Esku Dagok inoizko hurbilen sentitu du erasoa. Bi eragileak eredu izan dira aspektu askotan eta irakaspen ugari eman dizkigute: herritarrak ahaldundu dituzte, protagonista sentitu, ilusioa piztu, eragileen arteko konplizitateak gehitu, mezua nazioartera zabaldu… Pieza garrantzitsuena izan dira erreferendumera iristeko. Asko ikasi dugu eurengandik.

Gainera, azken urteotan bi eragileekin eta Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart presidenteekin harreman estua eraiki dugu. Haiek Euskal Herrira eta gu Kataluniara joan gara eta beti izan ditugu zabalik elkarren ateak. Beti izan dugu haien laguntza, behar izan dugunetan. Eta haiek ere beti izango dituzte gure eskuak laguntzeko prest. Gaur eskerrak eman nahi dizkiegu, Gure Esku Dagoren izenean, gurekiko izan duten jarreragatik.

Eta, herritar gisa ere eskertu nahi diegu herritarren nahia, borondatea eta erabakia errespetatzen jarraitzeko erakutsi duten konpromisoagatik. Kataluniako herritarren gehiengoaren borondatea errespetatzean datza bidezko etorkizuna eraikitzeko gakoak. Eta haiek, oztopo guztien gainetik, herritarrak lehenetsi dituzte. Nekaezinak dira eta guztion babesa merezi dute.

Jordi eta Jordi, jaso ezazue gure besarkadarik beroena. Behin ere ez zaizue faltako gure babesa. Zuekin gaude eta egongo gara beti. Estem amb vosaltres. Sempr

00:00
00:00
Empty Playlist