Erabakitzeko eskubidearen aldeko giza-kate batek Beasain eta Lazkao elkartuko ditu igandean

Beasain eta Lazkao giza kate batek elkartuko ditu igandean. Ehunka herritar eskutik emanda “Kataluniarekin bat, guk ere erabakiko dugu!” leloaren bueltan jarri nahi ditu Goierriko Gure Esku Dagok. Eguerdiko 12:00etan emango zaio hasiera ekimenari. Ordizitik lekuko bat irtengo da Beasain aldera, eta Lazkaotik beste bat —lekukoetako bat Beasaingo alkateak eramango du—, mezu banarekin. 13:00etan Beasaingo plazan irakurriko dituzte mezuak, amaiera ekitaldian.

00:00
00:00
Empty Playlist