Fanzine berria martxan!

Kaixo lagunok!

Dakizuen bezala, kkinzona proiektu komunikatibo gixa sortu zen eta hala jarraitzeko asmoa mantentzen du oraindik ere. Indar gehienak irratira bideratzen ditugun arren, beste hainbat saltsatan ere murgildu izan gara eta gaurkoan ideia zahar bat berreskuratzera goazelako idazten dizuegu.

Badira ia bost urte azken fanzinea kaleratu genuenetik eta beste bat sortzea beste ideiarik ez dugu izan. Zuek ere parte hartzea nahi dugunez, e-mail berezi bat sortu dugu zuen gogoeta, harrikada eta sormen kontrolaezinaren fruituak bidali diezazkiguzuen. Bertan jasoko ditugu ondorengo hilabeteetan bidali nahi dizkiguzuenak. Hona helbidea:

kkfanzine@gmail.com

Besterik gabe, gora herri komunikabideak eta zaindu zuen harria reddddioooooo!!!!

00:00
00:00
Empty Playlist