KKinzona Irratia da kkinzona.eus webgunean zure datu pertsonalen tratamendurako arduraduna. KKinzona da datu hauen jabegoa eta kudeaketa gauzatzen duena.

Laburtuz:
• Zure datu pertsonalak erabiltzeko beharra dugu ahalik eta zerbitzu egokiena emate aldera. Honen arabera, zuk, erabiltzaile zaren aldetik, ezingo zeniguke eskatu datu horiek ez bildu eta gure zerbitzua modu egokienean eskain dezagun. Esaterako, formularioaren bidez gurekin kontaktatu nahi izanez gero, zure emaila, izena eta dagozkion kontakturako elementuak beharko genituzke zure eskaria erantzuteko.
• Erabiltzaile gisa, erabiltzaileak hainbat eskubide ditu, KKinzonak bere datuen gainean egiten duen bilketaren eta erabileraren inguruan, eta eskubidea du, bere datuak jaso ez daitezen, edota horiekin egiten den erabileraren inguruan bere iritzia emateko. Eskubide hauen artean, KKinzonak dituen zure datuetarako sarbidea, oker dauden datuak zuzendu daitezen eskatzeko eskubidea, datu pertsonal horiek ezaba ditzagun eskatzeko eskubidea eta zure datu pertsonalekin egiten dugun erabileraren inguruan kexarik baduzu, dagokion autoritatearen aurrean zure erreklamazioak aurkezteko eskubidea. Eskubide hauek modu zehatzagoan azaltzen dira aurrerago.
• Kkinzonak dituen zure datu pertsonalak, gure webgunearen bisiten inguruko datuak, edota formulario bidez zuk igorri dizkiguzunak dira.
• Datu pertsonalen tratamenduaren funtzioetako bat, gure zerbitzua ahalik eta modu egokienean ematea da eta gure betebehar legalak betetzea.
• Zuk kontrakorik esan ezean, zuk formulario bidez igorritako informazioa erabiliko dugu zurekin harremanetan jartzeko, zuk eginiko eskariari ahalik eta modu egokienean erantzuteko. Era berean, bisitarien datu orokorrak gure webgunea ahalik eta modu funtzionalenean berrantolatzeko erabili dezakegu. Cookien informazio gehiago dokumentu honetan lor dezakezu:

• Cookie Politika

• Zure datu pertsonalak Europar batasunetik kanpora atera daitezke, horiek biltzeko erabiltzen dugun sistemaren arabera (Google analitics). Litekeena da herrialde batzuek ez ematea Europar Batasunean ematen zaien babesa datuei. Hala ere, datu transferentziak zure datu pertsonalak babestu ahal izateko moduan burutuko da.
• Kkinzonak zure datu pertsonalak nola kudeatzen dituen zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz: info@kkinzona.eus

1. Zein entitate da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

Informatzeko beharrei buruz jasotako Informazio Sozietatearen eta Merkataritza Elektronikoaren uztailaren 11ko 34/2002 legearen 10. artikulua betez, ondorengo datuak ageri dira: webgunearen domeinuaren titularra KKinzona da, helbidea Barrenkale 11 1/2 Urretxu (20700). Webgunearen kontakturako telefono zenbakiak: Tel. 943 03 87 41  | posta elektronikoa: info@kkinzona.eus.

2.- Datuen Babeserako Lege oharraren oinarri legala

Webgune honen bidez, ez dira erabiltzaileen izaera pertsonaleko datuak jasotzen eurek jakin gabe, eta ezta ez dira hirugarrengoen esku uzten datu horiek. KKinzona.eus webguneak 2018ko maiatzaren 25ean indarrean jarri den Europako GDPR (General Data Protection Regulation) 2016/679 legedia betetzeko neurriak hartu eta hobesten ditu. Legedi honen informazio guztia https://www.eugdpr.org webgunean eskura daiteke.

Era berean, KKinzonak Abenduaren 13ko 15/1999 Izaera Pertsonaleko Datuen Baserako Lege Organikoa betetzen du. Hala nola Abenduaren 21eko 1720/2007 Dekretuan onartzen den Lege Organikoaren Araudiaren garapena eta gainontzeko indarrean dagoen legedia ere bai, eta erabiltzaileen erabilera eta trataera egokia ziurtatzearen alde dago. Horregatik, datu pertsonalak jasotzeko edozein formulariorekin batetara, erabiltzaileak info@kkinzona.eus-en eska dezakeen zerbitzu modura, erabiltzaileari bere datuen kasu bakoitzeko erabilera jakinaraziko dio, sorturiko fitxategia bere ardurapekoa dela informatuz, arduradunaren helbidea azalduz eta, badagokio, hirugarrenei bere datuen sarrera, aldaketa, ezeztapena edo oposizioa egiteko eskubideak bermatuz.

Hala nola, KKinzonak Informatzeko beharrei buruz jasotako Informazio Sozietatearen eta Merkataritza Elektronikoaren, uztailaren 11ko, 34/2002 legea betetzen duela informatzen du eta zure baimena eskatzen du uneoro zure helbide elektronikoa helburu komertzialetarako erabiltzeko.
Ahalik eta zerbitzu egokiena eskaintze aldera, eta webgunearen erabilerraztasuna hobetzeko asmoz, bisitaturiko orrialde kopurua, bisita kopurua eta erabiltzaileen jarduera eta hauen webgunerako joera aztertzen dira. Horretarako Google Analitics zerbitzua erabiltzen du kkinzona.eus webguneak.

3.- Erabiltzaileak

Kkinzona.eus atariak ERABILTZAILE egoera ezartzen dio bertan nabigatzen dietenei, bertaratu orduko, hemen zehazten diren Erabilera Kondizio Orokorrak onartzen dituelarik. Aipatu Kondizioak ezarpen independentekoak dira Kontratazio Kondizioa Orokorrekiko, zeinak derrigorrez betebeharrekoak diren.

4.- Zertaz ari gara datu pertsonaletaz ari garenean?

Datu pertsonalak aipatzen ditugunean, bakarka edo beste edozein daturekin batera bizirik dagoen pertsona bat identifikatzeko balio duten datuetaz ari gara. Honez gain, GDPR legearen barruan datu pertsonal gisa definitutako beste edozein daturi ere egiten dio erreferentzia terminologia horrek.
Irakurtzen ari zaren Datu Pribatutasunerako Lege Ohar honek kkinzona.eus-ek bil ditzakeen zure datu guztien gainean du indarra, webgune honetako erabiltzaile zaren heinean, hala nola, KKinzonak bildu, gorde edo transferitu ahal ditzakeen datu guzti horiek.

5 .- Atariaren Erabilera

http://kkinzona.eus informazio, zerbitzu, programa edota datu anitzetara sarrera ematen du Internetez, hauen jabetza KKinzona edota beraien lizentziadunena da, zeinetara erabiltzaileak sarbidea duen. Erabiltzaileak bere gain hartzen du atariaren erabileraren ardura. Ardura hau beharrezkoa litzatekeen zerbitzu edo edukien sarbide erregistroetara hedatzen da. Erabiltzailea KKinzonak bere ataritik eskaintzen dituen zerbitzu eta datuen erabilera egokia egitera konprometitzen da eta iragartzeko jarrerarekin eta ez-limitatzekoarekin, ondorengo erabilerak ez ematera konprometitzen da; (i) zilegi ez diren aktibitateetan erabiltzea, ilegalak, fede txarrekoak edo ordena publikoaren aurkakoak. (ii) jarrera arrazista, xenofoboa, pórnografiko-ilegala, terrorismoari gorazarre egiten diotena edo giza eskubideen aurkako edukiak edo iragarkiak zabaltzea. (iii) KKinzonaren sistema fisiko edo logikoetan kalteak eragitea. (iv) beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoetan sartzen saiatzea edota beraien mezuak manipulatu edo aldatzea. KKinzonak pertsonen duintasuna urratzen, diskriminatzen, xenofoboak diren, arrazistak diren, pornografikoak diren, gaztetasun edo umetasunaren aurkakoak diren, ordena eta segurtasun publikoaren aurkakoak diren edota publikatzeko desegokiak diren mezu guztiak ezabatzeko eskubidea gordetzen du. Inolako kasutan, KKinzona ez da iritzia emateko tresna desberdinetan erabiltzaileek emandako iritzien arduradun egiten.

6.- Zein datu jasotzen ditu KKinzonak?

KKinzonak dokumentu honetan zehazten diren erabiltzaileen datuak jasotzen ditu. Datu hauek honekoak dira:
• Google Analitics bidez, erabiltzaileak zein orrialde bisitatzen dituen, zein eremu geografikotik sartzen den webgunera, zenbat denbora ematen duen bertan, zein den bere nabigatzailea, zein bere nabigatzeko joera, mugikorra, ordenagailua edo tableta erabiltzen duen edota zein hizkuntzatan nabigatzen duen jasotzen da.
• KKinzonarekin kontaktuan jartzeko formularioaren ildotik, erabiltzailearen izena eta eposta jasotzen ditu.
• KKinzonarekin harremana telefono bidez eginez gero, erabiltzaile horren telefono zenbakia jasotzen du.
Datuen babeserako materian aplikatzen den legezkotasun juridikoaren arabera, datu hauek oinarri juridiko baten arabera soilik bil daitezke. KKinzonak arrazoi hauetan oinarritzen da datuak biltzeko:
– Datu pertsonalen trataera eskatzen da KKinzonak bere zerbitzua ahalik eta modu egokienean eskaintzeko, erabiltzaileak webgunean modu egokian nabigatu dezan edota erabiltzailea KKinzonarekin harremanetan jar dadin bermatzeko.
– KKinzonak duen interes legitimo batean oinarritzen da, bere webgunearen erabilera datuak jaso, eta zerbitzua ahalik eta modu egokienean eskaini asmoz. Erabiltzaileek eskubidea dute horri uko egiteko, horretarako Cookieak ezgaituz, baina era horretan, litekeena da KKinzonak ezin eskaini izatea webgune honen erabilera egokia.
Datuen Tratamenduaren helburuak:
• Zerbitzua eskaini ahal izatea
• KKinzonak bere webgunearen erabilgarritasuna bermatzea
• Bezeroari arreta egokia eskaini ahal izatea.

7.- Zein eratan babesten ditu zure datuak KKinzonak?

KKinzonak neurri tekniko eta antolaketari dagozkionak erabiltzen ditu erabiltzaileen datuak babesteko helburuz.

8.- Zenbat denboraz gordetzen ditu KKinzonak zure datu pertsonalak?

Datu hauek, erabilera datuak bereziki, hainbat hilabetez gordeko ditu KKinzonak Google Analiticas zerbitzuan. Kontaktu datuak, aldiz, erabiltzailearekiko harremanak iraun bitartean gordeko ditu. Behin harreman hau etendakoan, KKinzonak erabiltzaile edo bezero horren datuak ezabatuko ditu, ahal bait arinen.

9.- Norekin partekatzen ditu datu hauek KKinzonak?

KKinzonak Google Analitics zerbitzuarekin partekatzen ditu datu hauek.
Era berean, litekeena da KKinzonak autoritateen esku jarri behar izatea datu hauek, dagozkion autoritateak dagokion eskaera eginez gero. Hori, legea betetzeko helburuz egingo luke Kkinzonak, ile hori bizi den herrialdean indarrean dagoen legediaren arabera.

10.- Propietate Intelektuala eta Industriala

KKinzona bere kabuz edo zesio bidez, bere web orriko propietate intelektual eta industrial ororen eskubideen jabe da, baita bertako elementuena ere (iragarki titulua, irudiak, audioak, bideoak, software edo testua; markak edo logotipoak, koloreen konbinaketa, estruktura eta diseinua, materialen erabilera, beharrezko ordenagailu programak, sarrera eta erabilera, etab.) KKinzonaren jabetza edo bere lizentzianteena da.

Eskubide guztiak gorderik. Jabetza Intelektualaren Legearen 8 eta 32.1 artikuluen bigarren paragrafoan jarritakoan oinarrituz, erabat debekatuak geratzen da helburu komertzialetarako web orri honetako edukien erreprodukzioa, distribuzioa eta komunikazio publikoa, edozein oinarri edo medio teknikorekin, KKinzonaren baimenik gabe. Erabiltzailea KKinzonaren Jabetza Industrial eta Intelektuala errespetatzera konprometitzen da. Web orriko elementuak ikusi ahalko ditu, baita inprimatu, kopiatu eta bere disko gogorrean edo beste edozein euskarritan gorde ere, beti era bere erabilera pertsonal eta pribaturako bada. Erabiltzaileak ezingo du KKinzonaren orrialdean instalaturik egon litekeen segurtasun edo babes sistema ekidin, ezabatu, aldatu edo manipulatu.

11.- Bermeen Esklusioa eta Ardura

KKinzona ez da, inondik inora, jazo daitezkeen edozein eratako kalteen arduradun egiten. Ez iragartzerakoan ez edukien errore edo eduki faltetan, ez atariaren erabilgarritasun faltan ezta birus edo programa kaltegarrien transmisioan ere. Nahiz eta hauen aurkako neurri teknologiko guztiak hartu.

12.- Aldaketak

KKinzonak bere orrialdean nahi adina aldaketa egiteko eskubidea gordetzen du, edozein eduki aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango duelarik baita bertatik eratorri daitezkeen zerbitzuak edota hauek ordezkaturik agertuko diren era ere.

13.- Loturak

http://kkinzona.eus-ek lotura edo hiperestekarik balu beste Interneteko lekuetan, KKinzonak ez inongo kontrolik izango bertako toki edo edukietan. KKinzonak inolaz ere ez du beste web orri batzuetako loturen edukien ardurarik hartuko, eta ez du aipatu hiperesteka edo beste Interneteko toki batzuetako erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, zehaztasuna, egiazkotasuna eta baliotasuna bermatuko.
Gainera, lotura hauek agertzeak ez du inolako fusio edo asoziazio edo parte hartzerik adierazten loturiko erakundeen artean.

14.- Kanporatze eskubidea

KKinzonak atarira sarrera ezeztatu edo ezabatzeko eskubidea gordetzen du inolako aurre abisurik gabe, bere kabuz edo hirugarren baten eskaeraz, Erabiltzaile Baldintza Orokorrak betetzen ez dituzten erabiltzaileei.

15.- Orokortasunak

KKinzonak hemen agerturiko baldintzak ez betetzea begiratuko du, baita bere atariaren erabilera desegokia ere. Horretarako, eskubidez dagozkion bide zibil eta penalak erabiliz.

16.- Baldintzen aldaketak eta iraupena

KKinzonak nahi duenean aldatu ahal izango ditu hemen azalduriko baldintzak, behar bezala publikatuz hemen agertzen diren modura.
Baldintza hauen iraupena beste batzuengatik aldatu artekoa izango da beti ere publikaturik agertzen diren bitartean.

17.- Erabiltzaileen Eskubideak

Erabiltzaile gisa, erabiltzaileak hainbat eskubide ditu, KKinzonak bere datuen gainean egiten duen bilketaren eta erabileraren inguruan, eta eskubidea du, bere datuak jaso ez daitezen, edota horiekin egiten den erabileraren inguruan bere iritzia emateko. Eskubide hauen artean, KKinzonak dituen zure datuetarako sarbidea, oker dauden datuak zuzendu daitezen eskatzeko eskubidea, datu pertsonal horiek ezaba ditzagun eskatzeko eskubidea eta zure datu pertsonalekin egiten dugun erabileraren inguruan kexarik baduzu, dagokion autoritatearen aurrean zure erreklamazioak aurkezteko eskubidea.

Eskubideen zehaztapena:
Datuetarako sarbidea eta zuzentze eskubidea
Erabiltzaileak eskubidea du KKinzonak dituen bere datuen berri jasotzeko, baita datu horiek nola jaso diren jakiteko eta nork jaso dituen ezagutzeko ere. Iturri beretik egindako eskariak sarri errepikatzen badira, KKinzonak eskubidea du kuota bat kobratzeko zerbitzu hori eskaintzearen truke. Era berean, erabiltzaileak eskubidea du KKinzonak dituen bere datuak zuzentzeko eskatzeko.

Ahazturarako eskubidea
Zure datuak ezaba ditzagun eskatzeko eskubidea ere baduzu, hala nola, gure bezero edo erabiltzaile izateari uzten badiozu. Jar zaitez KKinzonarekin harremanetan gai honen inguruan informazio gehiago lortu nahi baduzu.

Ukatzeko eskubidea
Zuk, erabiltzaile gisa, eskubidea duzu zure datuak bildu eta tratatu ditzagun ukatzekoa. Objezio bat aurkezten baduzu, KKinzonak zure datuak erabiltzeari utziko dio.

Tratamendua muga dadin eskatzeko eskubidea
Zure datu pertsonalen tratamendua mugatu dadin eskatzeko eskubidea duzu, egiten dugun trataera ilizitoa dela uste baduzu edota KKinzonak zure datuak mantentzeko beharrik ez dagoela uste baduzu.

Oniritzia atzera botatzeko eskubidea
Inoiz KKinzonari zure datuak erabiltzeko baimena eman badiozu, edozein unetan erabaki horretan atzera egiteko eskubidea duzu.

Datuak jasotzeko eskubidea
KKinzonak biltzen dituen zure datuak eskatzeko eskubidea duzu. KKinzona, datu hauek eskura duen modu egokienean, ulerterrazenean eta erosoenean helaraziko dizkizu.

18.- Nola erabili zure eskubideak?

Zure eskubideak erabili nahi izanez gero, jar zaitez Kkinzona Irratiarekin harremanetan eposta edo telefono bidez:
Eposta: info@kkinzona.eus
TLF: 943 03 87 41

19.- Nola aurkez daiteke erreklamazio bat?

Zure datu pertsonalen inguruko erabileraren inguruan erreklamazioren bat aurkeztu nahi baduzu edota informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, lehenik eta behin jar zaitez KKinzonarekin harremanetan. Hala ere, eskubidea duzu erreklamazioa dagokion autoritate publikoari aurkezteko. Espainiar estatuan honakoa da erreklamazioa aurkezteko autoritatea:
Agencia Española de Protección de Datos – www.agpd.es
C/ Jorge Juan 6. 28001 – Madrid

Datuen Babeserako klausulen gaineko informazio gehiago:
https://ec.europa.eu/info/law/law-topic/data-protection/data-transfers-outside-eu/model-contracts-transfer-personal-data-third-countries_en
EB-AEBetako pribatutasun ezkutuaren inguruko informazioa:
https://www.privacyshield.gov/welcome
Europar batasunak hartutako egokitzapen erabakiaren informazio gehiago:
https://ec.europa.eu/info/law/law-topic/data-protection/data-transfers-outside-eu/adequacy-protection-personal-data-non-eu-countries_en