Zuzeneko kontzertuak

  • SOFA zuzenean GazteleKUn

    Sofa taldeak beste kontzertu ikaragarri bat eskaini zuen Urretxu-Zumarragako Gaztetxean, Kkinzona irratiaren festa handian. Gozaatzekoa!

    http://kkinzona.eus/wp-content/uploads/2022/05/Sofa-zuzenean-GazteleKUn-2022-05-21.mp3

    Read More

  • KASKEZUR zuzenean GazteleKUn

    Kkinzona egun zoragarria!

    http://kkinzona.eus/wp-content/uploads/2022/05/Kaskezur-zuzenean-GazteleKUn-2022-05-21.mp3

    Read More

  • MISS BIHOTZA zuzenean GazteleKUn

    Miss Bihotzak pasa den urte bukaeran (2019-12-27) GazteleKUan eskainitako sesioaren zati bat duzue hemen entzungai. Giro aparta sortu zen goizalderarte KaleGorrian kolektiboak antolatutako KuBeats #3 jaialdian. Argazkitxo bat ere ikusgai:

    http://kkinzona.eus/wp-content/uploads/2020/05/Miss-Bihotza-zuzenean-GazteleKUn-2019-12-27.mp3

    Read More

  • MICE zuzenean SDB jaialdian

    Miren Narbaiza eibartarra “MICE” izenpean dabil handik hona kontzertuak emanez. Batzutan taldearekin lagunduta eta bakarka beste batzuetan. 2019ko abenduaren 26an izan zen Zumarragako Zelai Arizti aretoan, oraingoan bera bakarrik oholtzaren gainean. Kkinzona irratiak antolatutako Sortu Dira Besteak 3. edizioan esakini zizkigun kanta zoragarri batzuk dauzkazue hemen entzungai. Haietako bat bideoan grabatu eta editatua.

    http://kkinzona.eus/wp-content/uploads/2020/04/Mice-zuzenean-SDB-jaialdian.mp3

    Read More

  • BIRKIT zuzenean SDB jaialdian

    2019ko abenduaren 26an ospatu zen Sortu Dira Besteak 3. edizioa Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Birkit duzue ikus-entzungai honakoan.

    http://kkinzona.eus/wp-content/uploads/2020/04/BIRKIT-zuzenean-SDB-jaialdian.mp3

    Read More

  • ERTZAK zuzenean SDB jaialdian

    Folk estilo propia jorratzen duen taldeak Zelai Arizti aretoan eskainitako zuzenekoa duzue honakoa, bideoan kanta bat ikus-entzun ahal duzue. 2019ko abenduaren 26an ospatu zen Sortu Dira Besteak 3.edizioa, Kkinzona irratiak antolatuta eta Eltzekondok, Gaztetxeak, Kale Gorrianek eta pertsona, norbanako askok lagunduta.

    http://kkinzona.eus/wp-content/uploads/2020/04/ERTZAK-zuzenean-SDB2019-jaialdian.mp3

    Read More

  • ECHO zuzenean KuBeats #3

    GazteleKUan, Urretxu Zumarragako Gaztetxean ospatu ze KuBeats jaialdiaren 3. edizioa (2019-12-27). Bertan aritu zen ECHO, kontzertu ederra eskaini zuen, etxean sortutako tekno industrial oso pertsonala eskaini zigun, hemen duzue zuzeneko hartako zatitxo bat. Bikaina!

    http://kkinzona.eus/wp-content/uploads/2020/04/ECHO-zuzenean-GazteleKUn.mp3

    Read More

  • IBON RG zuzenean SDB jaialdian

    Zelai Arizti aretoan, Zumarragan, ospatu zen azken Sortu Dira Besteak jaialdia, 2019ko abenduaren 26an, MusiKUaldia jaialdiaren baitan Kkinzona irratiak antolatuta. Hemen duzue Ibon RG bilbotarraren zuzenekoa, ikustekoa eta entzutekoa da.

    http://kkinzona.eus/wp-content/uploads/2020/03/Ibon-RG-zuzenean-Sortu-Dira-Besteak-2019.mp3

    Read More

  • EKHI LAMBERT zuzenean GazteleKUn

    Ekhi Lambert baxenafartarrak 2019ko abenduaren 28an eskaini zuen bere proposamena Mukuru Festan, MusiKUaldiaren baitan, Urretxu-Zumarragako Gaztetxean. Yoan Arostegui, teklatua, pianoak joaz eta Miguel Etcheverry, perkusioetan izan zituen lagun Ekhik bere lehen diskaren grabazioan (Haustura, Mukuru 2019) bezalaxe. Kontzertu intimo bezain goxoa izan zen, hemen duzue kontzertu hartako zatitxo bat

    http://kkinzona.eus/wp-content/uploads/2020/03/Ekhi-Lambert-zuzenean-GazteleKUn.mp3

    Read More

  • LUMI zuzenean GazteleKUn

    KuBeats jaialdiaren 3. edizioan LUMI taldea aritu zen 2019ko abenduaren 27an, arrtsaldez. Giro ederra sortu zen, hemen momentu hartako lagin bat 3 abestiz osatutako grabazioan. Txukun grabatzea lortu genuen zati bakarra da, kontzertu bukaeran soinu mahaitik zuzenean grabatutako toma bat da.

    http://kkinzona.eus/wp-content/uploads/2020/03/LUMI-zuzenean-GazteleKUn.mp3

    Read More

Older Entries

00:00
00:00
    Empty Playlist