Azaroa ere, gorri

Urriko Iraultzaren mendeurrena ospatzeko hainbat ekimen antolatu ditugu azaroan zehar. Aurrenekoa, eta hilabeteari hasiera emango diona, larunbat honetan (azaroaren 4an) egingo dugu: 20:00etan Potros plazan elkartuko gara «100 urteren ondoren klase borrokak darrai» lelopean.

Kontzentrazioaren ondoren, 21:00ak aldera, Gaztetxera inguratuko gara bertan afaltzeko. Eskertuko genuke, janari kopurua zehazte aldera, aurrez izena ematea 625 797 320 telefono zenbakira deituz edo WhatsApp nahiz gure sare sozialen bidez mezu bat bidaliz. 10€ ordaindu beharko dira (alternatiba beganoa egongo da). Redna Noy bakarlariak girotuko du afalostea bere gitarrarekin, kantu iraultzaileen aukeraketa fina eskainiko baitigu.

Larunbatetik aurrera, eta hilabete osoan zehar, ZineKU ziklo berezia izango dugu igandero 19:00etan. Urriko Iraultzaren inguruko lau film sobietar edukiko ditugu ikusgai:

Hilabetean zehar, gaiari lotutako beste hainbat ekimen, hitzaldi, kontzertu… iragarriko ditugu, beraz, argi ibili!

00:00
00:00
Empty Playlist