Azaroa ere, gorri (II)

Sobietar Iraultzaren mendeurrena ospatzen jarraitzen dugu. Hilabeteari hasiera eman zion ekitaldia iragarri genuenean, zin egin genuen ekimen gehiago ere antolatuko genituela azaroan zehar, eta hemen gatoz aste honetarako bertarako proposamen dotore batekin. Ostiralean, hilaren 17an, arratsaldean hasi eta norberak etxera joateko ordua iritsi zaiola erabaki bitartean, izango da zer ikusi Gaztetxean.

19:30an ekingo diogu jardunaldiari dokumental labur batekin, SESBen eta gaur egungo ezkerraren erronken inguruko mahai-inguru batekin jarraitzeko. Ondoren, afaltzeko aukera ere egongo da gaueko kontzertuen ordua iritsi baino lehen.

22:30 aldera Ordiziako Bake Faltsua taldeak eskainiko du aurreneko kontzertua; punk rock indartsua, girotzen hasteko. Herrialde Katalanetatik zuzenean gurera etorriko den Pablo Hasel rapero eta aktibista entzutetsua ariko da ondoren. Ahoan bilorik gabe kantatzen du berak, kritika zorrotzez jositako letra zuzenekin. 3 euroko sarrera ordaindu beharko da.

Gogoratu, bestalde, azaroko ZineKU zikloaren baitan igandero 19:00etan film sobietar bat ikusten ari garela. Zemlya / Lurra (Aleksandr Dovzhenko, SESB, 1930) eta Sorok pervyy / Berrogeita batgarrena (Grigory Chukhrai, SESB, 1956) dira datozen bi igandeetan ikusiko ditugunak.

00:00
00:00
Empty Playlist