Asteburu Animatua Gaztelekun

Asteburu Animatua Gaztelekun

Gaztelekuan 8.Urteurrena aurrera doa, nahiz eta aurreko asteburuan egun potoloa izan, oraindik Urteurrenak aurrera dirau eta ekintza dexente geratzen zaizkigu. Hona hemen asteburu onetan izango duguna, giro ona ez da faltako:

Ostirala 11: Nekane Jurado ekonomilaria izango dugu gure artean arratsaldeko 19:00etatik aurrera “AHT-a eta krisi ekonomikoari” buruz hitz egiteko. Aipatzekoa da proiektu txikitzaile hau aurrera doala gure lurretan eta krisi garaiotan erreflexio bat egitea ondo etorriko zaigu. AMALURRA DEFENDA DEZAGUN!! Gaueko 23:00etan 15 minutuko hiru antzerki izango ditugu:

“Tras los cristales” Ane GarcĂ­a, “Oroimenaldia” eta “Nor da Karmen?” Ane eta Erika.

Larunbata 12: Urtero legez, atzoko eta gaurko gazteentzako GUATEKEA. 23:00etatik aurrera 60., 70., 80.,… hamarkadetako musika izango dugu entzungai. Eta nola ez, aurten ere zurrakapotea egongo da eztarriak bustitzeko.

Igandea 13: Asteburuarekin amaitzeko, Holandatik datozen Sand Creek Masacre musika taldea eta bakarlari txekiar bat izango ditugu gure artean arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

ANIMATU!!!! PARTE HARTU!!!!! ETA GOZATU!!!!!

00:00
00:00
Empty Playlist