Api Uiz + Cecilia Payne Azaroaren 25ean!

Api Uiz + Cecilia Payne Azaroaren 25ean!

Zopamadre Produktions egitasmoaren lehen kontzertua hemen da!
Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunerako egitarau zabala antolatzen ari da mugimendu feminista eta guk geure kontzertutxo hau ere jardueren tartean sartu nahiko genuke.
Talde hauek izango ditugu:

API UIZ
Kontzertu pila bat eman dituzte Europan zehar eta baita hamaika ikusle txunditu ere. Beraien zaleen artean aurktzen dira The Ex taldekoak, adibidez, beraiekin jotzera askotan gonbidatzen baitituzte, beraien zuzeneko indartsu eta dibertigarrietaz maiteminduta. Ohore bat da guretzat talde puska hau gurean izatea, rock experimentala eta doinu afrikarrak maisuki nahasten dituena.

https://www.youtube.com/watch?v=Tv53QmadCD0

CECILIA PAYNE
Bilbo aldetik datorren talde gazte honek ere kritika bikainak jaso ditu oraindik eman dituzten kontzertu bakanetan. Ahoz-ahokoaren bidez atentzioa bereganatzen ari dira 90. hamarkadako noise-pop zale hauek. Gu ere gogoz gaude ikusteko!

https://www.youtube.com/watch?v=1aY6VlDmi4I

00:00
00:00
Empty Playlist