ANTXOEN BERTSOA (73) – HTP eta Martxoan Bertsoa XVI

ANTXOEN BERTSOA (73) – HTP eta Martxoan Bertsoa XVI

Bertsoaren sokak ez du etenik KKinZona irratian.

Gaurkoan, arrainontzian antxoa bat gutxiago izan da. Mikel ez da izan gurekin baina, hurrengo astean uhinak astintzeko prest izanen da.

Saioaren hasieran, Habana Ta Punto atala izan dugu. Beñat Torres izan da protagonista eta bat-bateko habanera batekin ausartu da. Lan fina egin du gazte urretxuarrak eta beste lagun bati luzatu dio puntua. Nor ote?

Ondoren, Beñati zenbait galdera luzatu dizkiot Martxoan Bertsoaren inguruan eta aurreko ostiraleko saioaren kronika eskatu diot. Apatxeko saioan bertsolarietako bat izan zen bera eta antolatzaileetako bat ere badugu. Hitz eta pitz aritu gara luze eta zabal; Martxoan Bertsoaren aro berriari buruz, aurtengo sorpresei buruz, bertsolariei buruz eta parte hartzeari buruz, besteak beste. Elkarrizketa formatua hartu du saioak eta ordu betea airean joan zaigu. Eskerrik asko Beñat!

Amaieran, Alegiako gaztetxearen 30. urteurrena dela eta, Alaia Martinen bakarkako bertsoak entzun ditugu.

Hurrengo astean, ANTXOEN BERTSOA gehiago.
glu glu glu glu…

00:00
00:00
Empty Playlist