ANTXOEN BERTSOA (71) – Habana Ta Punto eta Gabiriako desafioa

ANTXOEN BERTSOA (71) – Habana Ta Punto eta Gabiriako desafioa

Kaixo bersoxale!

Hauxe izan da aste honetako ANTXOEN BERTSOA irratsaio kitzikagarria:

Hasteko, Asier Olibeira izan dugu Habana Ta Puntoko protagonista. KKinZonako estudioan, bertsoa eta mendia uztartuz habanera eder bat eskaini digu Olibeira jaunak. Esker mila gaztie!

Ondoren, Doneztebe freestylerren eskutik, agenda, Eitzan Aitzen, Bertso Bihotz edo dena delakoa.

Jarraian, saioaren muina izan dena: Gabiriako bertso desafioa. Loiolakoekin elkartasunetik konpromisora. Osinalde ostatuan izan zen bertso afarian kantari aritu ziren: Beñat Lizaso, Leire Ostolaza, Haritz Etxeberria “Ministro”, Aratz Igartzabal “Potto”, Gorka Maiz “Paxtel” eta Endika Igartzabal “Anbu”.

Hurrengo astean kontu eta kantu gehiago.

Glu glu glu glu…

00:00
00:00
Empty Playlist