ANTXOEN BERTSOA (62) – Hachenekin

ANTXOEN BERTSOA (62) – Hachenekin

Kaixo bertsoxale!

Aste honetako ANTXOEN BERTSOAn gonbidatu berezi bat izan dugu. Beñat Hach Embarek jauna izan da KKinZonako mikrofonoetan eta Bertsolari aldizkariko zuzendaria izanik, bada, aldizkariaren azken alea aletu digu fin fin. Primiziaren bat edo beste ere, aurreratu digu Ormaiztegiko lagunak eta gehiago jakin nahi izanez gero, irratsaioa entzun besterik ez duzu.

BTN17ri ere egin diogu jarraipena. Durangoko finalerdiaz aritu gara eta zenbait bertso entzun ditugu.

Bertso Bihotzen ranking-a ere eguneratu digu Doneztebe freestyler kolaboratzaileak.

Habana Ta Punto 3.0! Kateak aurrera darrai eta gaur Hachen izan da puntuari erantzuna eman diona. Erantzun bikaina! Labana zorrotz eta zirtoa prest. Esker mila Beñat! Hurrengoa zein den ere esan digu eta…

Agur egur!

glu glu glu glu…

00:00
00:00
Empty Playlist